E.S.A., elbarritasuna eta bizitegi soziala

Donibane Lohizuneko Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak Elkartasunezko Sari Aktiboari (ESA, fr. RSA), elbarritasunari eta etxebizitza sozialari loturiko zerbitzuetan esku hartzen du.

Elkartasunezko Sari Aktiboa edo ESA

GEUZeko gizarte laguntzaileak, erreferente sozial bakar gisa, bakartuak diren hiriko ESAren onuradunen segimendua bermatzen du. GEUZerako orientatzea Pirinio Atlantikoetako departamendu Kontseiluak soilik egiten du.

Txostenaren instrukziorako:

Departamenduko Elkartasunaren zuzendaritza
15 Chauvin Dragon karrika
64500 DONIBANE LOHIZUNE
Tél : 05 59 51 65 65

Elbarritasuna

GEUZak, Elbarrituen Departamenduko Etxera (EDE, fr.MDPH) helarazten duen elbarritasunaren aldeko laguntza txostena tratatzen du. Elbarritasunaren aldeko laguntza horiek honakoak dira:

  • Elbarritasunaren konpentsatze laguntza
  • Hirugarren pertsona baten laguntza ordainsaria, 2005eko apirilaren 11ko pertsona elbarrituen eskubide eta aukera berdintasunerako, parte hartzerako eta herritartasunerako legearen aplikatze aitzineko baliatzaileentzat.
  • Fresa gehigarrietarako laguntza ordainsaria
  • Etxeko-laguntzailea
  • Apairua etxera eramatea
  • Pertsona elbarrituen kokatzea

Etxebizitza soziala

GEUZeko etxebizitza zerbitzuak etxebizitza sozialen eskatzaileak errezibitzen eta aholkatzen ditu.

GEUZarekin harremanetan sartzeko, milesker zure eskaera posta elektronikoz helaraztea helbidera, zure deitura, izena, gaur egungo helbidea, familiaren osaketa eta etxebizitza sozial eskaeraren zenbakia adieraziz.

Alokatzaile sozial batekin harremanetan sartzeko:

Action Logement
1 Donzac karrika
64103 Baiona Cedex
05 59 59 09 40

C.O.L
4 Lamouly karrika
BP 133
64601 Angelu
05 59 52 32 15

Habitat Sud Atlantic Bayonne
2 Edouard Cestac Abadiako bidea
64108 Baiona
05 59 58 40 00

HABITELEM
15 Marines etorbidea
64100 Baiona
09 71 16 71 16

Office 64 de l’habitat
5 Laplane etorbidea
64185 Baiona cedex
0 810 64 64 00