Donibane Lohizuneko Gizarte Ekintzako Udal Zentroa egoera prekarioan edo bakartuak diren pertsonentzako behin behineko laguntza eskaintzen du, hauek haien eguneroko beharrei buru egin ahal izateko
Bero handi plana
Bero handiei loturiko salbuespenezko arriskuen prebentzioaren baitako zaintza eta alerta baliabidearen baitan, Gizarte Ekintzako Udal Zentroak haien etxeetan bakartuak diren adineko eta elbarrituak prebentzioa gisa zerrendatzen ditu.
Zerrendatze horri esker, hiriak, bero handiko garaietan osasun eta gizarte zerbitzuen esku hartzearen beharra luketen pertsona ahulenen zerrenda ukanen du. Zerrenda hori, prefetak alerta eta larrialdi plana abian ezarriko lukeen kasuetan balia daiteke.
Hotz handi plana
Donibane Lohizuneko GEUZak, hiriko gizarte eragile guziekin elkarlanean eta Baionako harrera eta orientatzerako zerbitzuarekin eta 115arekin harremanetan, neguko larrialdiko aterpetze baliabidea antolatzen du.
Behar izanez gero, 8 oheko edukiera duen larrialdiko etxebizitza irekia da. Jendearen harrera 19:00etatik biharamuneko 8 00ak arte bermatzen da.
Etxebizitza izendatzeak
Etxebizitza izendatzeari edo helbideratzeari esker, etxebizitzarik ez duten pertsonek haien eskubide administratiboak baliatzeko helbide bat eskuratzen dute. Etxebizitza izendatzearen onuradunak, hautagarritasunaren baldintzapean, etxebizitza izendatze ziurtagiria eskuratzen du.
Etxebizitza izendatze ziurtagiriak honen onuradunari ahalbidetzen dio:
- Gutunak jasotzea;
- Betebehar batzuk betetzea eta eskubide eta prestazio batzuk (adibidez: nortasun agiria jasotzea, bozka zerrendetan izena emate, justizia laguntza) baliatzea.
Batzorde batek etxebizitza izendatze galdeak aztertzen ditu. Helbideratzea proiektu profesional edo gizarteratze proiektu baten baldintzapean eta onuradunak hiriarekin lotura duela frogaturik onartzen du.
Emazteek jasaten duten bortizkeriaren aurkako borroka
2009az geroztik, GEUZak bikote barneko bortizkeriaren gaiaren inguruko lantalde bat animatzen du. Lan hori Sagardian Gizarte Zentroarekin, Departamenduko Emazteen Eskubideen informazio Zentroarekin eta Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzarekin elkarlanean gauzatzen da.
Urtean zehar ekimen desberdinak antolatzen dira, bereziki Emazteen Eskubideen Egunaren eta Emazteek jasaten duten bortizkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara.
Informazio gehiago:
- Emazteen eta familien eskubideei buruzko informazio zentroa, hilabeteko lehen ostiraletan, 05 59 50 04 38.
- Bortizkeria, informazioa eta entzutea: 05 59 08 04 04 / . permanentziak astelehenetan 9:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 14:00etatik 17:00etara.