Hautagaitza deialdia

Baliatzaileen beharrei erantzuteko, Donibane Lohizuneko hiriak sasoirako alokatzen diren eremu publikoko kokaleku desberdinak ostalaritzako profesionalen esku uzten ditu.

Hautagaitza-deialdia

Eremu publikoko kokaleku baten ustiatzea, ibilaldi turistikoa egiteko tuk tuk elektriko baten bidez

Erakundea

Donibane Lohizuneko Herriko etxea
Louis XIV Plaza
64500 Donibane Lohizune
Tel: 05 59 51 61 71

Harremana

M. Toral Patrick – 05 59 51 61 85

Kontsultaren helburua

Kokaleku baten okupatzea herriko eremu publikoan, aldi bateko eta iraupen laburrez, 3 Renau Elissagaray karrikaren aitzinean, ibilaldi turistikoa egiteko tuk tuk elektriko baten bidez.

Kontsultaren dosierra

Kontsultaren dosierra har dezakezu Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gai nagusien zerbitzuan.  

Hautagaitza dosierra igorri beharko da, eskuratze agiria duen gutun artamendatu baten bidez, edo uzte-egiaztagiria emana izan behar da, ondoko helbidera:

Auzapez jauna
Herriko etxea
Luis XIV. plaza
64500 Donibane Lohizune

Bidalketa gutun-azal bikoitzez egin beharko da: Kanpoko gutun-azalak ondoko aipamenak izanen ditu: « Hautagaitza deialdiaren abisua, kokaleku baten ustiatzeko, ibilaldi turistikoa egiteko tuk tuk elektriko baten bidez – Ez ireki », Hautagaitza dosierra, barneko gutun-azalean izanen da.

Hautagaitza dosierrak eskuratzeko azken epea

2023ko uztailaren 17an, astelehena, 12:00etan

Janari lasterreko ostatu baten ustiatzea, Peyuco Duhart Kultur Zentroan

Erakundea

Donibane Lohizuneko Herriko etxea
Louis XIV Plaza
64500 Donibane Lohizune
Tel: 05 59 51 61 71

Harremana

M. Toral Patrick – 05 59 51 61 85

Kontsultaren helburua

Kontsultaren helburua da aldi bateko eta iraupen laburrez, janari lasterreko ostatu baten ustiatzea, Peyuco Duhart Kultur Zentroan.

Kontsultaren dosierra

Kontsultaren dosierra har dezakezu Donibane Lohizuneko Herriko Etxeko gai nagusien zerbitzuan. 

Hautagaitza dosierra igorri beharko da, eskuratze agiria duen gutun artamendatu baten bidez, edo uzte-egiaztagiria emana izan behar da, ondoko helbidera:

Auzapez jauna
Herriko etxea
Luis XIV. plaza
64500 Donibane Lohizune

Bidalketa gutun-azal bikoitzez egin beharko da:

Kanpoko gutun-azalak ondoko aipamenak izanen ditu: «Janari lasterreko ostatu baten ustiatzea, Peyuco Duhart Kultur Zentroan– Ez ireki », edo uzte-egiaztagiria emana izan behar da Herriko Etxera.

Hautagaitza dosierra, barneko gutun-azalean izanen da.

Hautagaitza dosierrak eskuratzeko azken epea:

2023ko uztailaren 28an, ostirala, 12:00etan

Hautagaitza deialdia argitalpena

Alokatze kontratu bat bukatzear delarik, Donibane Lohizuneko hiriak kontsultatze dokumentua barne duen hautagaitza deialdia argitaratzen du.

Hautagaitza deialdiak hautagai izateko moldeak azaltzen ditu.

Kontsultatze dokumentuak ondokoei buruzko xehetasunak ematen ditu:

  • Okupazioaren helburua
  • Kokalekuaren izaera juridikoa
  • Okupazioaren baldintzak
  • Honen iraupena
  • Ordainsariaren zenbatekoa

Hautagaiaren txostenak barne hartu behar du bereziki:

  • Motibapen gutuna eta hautagaiaren esperientzia profesionala agerian ezartzen duen aktibitatearen aurkezpena
  • Kokalekuaren antolaketa plana
  • Instalazioen deskribapen zehatza