Afera onen xerka

Proiektuetarako esku ukaldi baten beharra? Donibane Lohizuneko hiriak 12 – 25 urtekoak laguntzen ditu.

Gazte iniziatiba diru laguntza

Zer da?

Donibane Lohizuneko hiriak, gazte iniziatiba diru laguntzari esker gazteak haien proiektuaren gauzatzean laguntzen ditu. Laguntza honek bi helburu ditu:

  • Proiektuak gauzatzeko autonomia eskuratzea
  • Hiria animatu eta ekimenei esker dinamika bat sortzea

Norentzat?

Diru laguntza hori, Donibane Lohizunen bizi diren, lan egiten duten eta elkarte donibandar bateko kide diren 15-25 urteko gazteei zuzentzen zaie.

Nola eskuratu?

Hautagaitza txostena gazte eremuan uztekoa da.

Gidabaimenerako laguntza

Zer da?

Diru laguntza hori, gidabaimena bakarrik diruztatzeko baliabide pertsonalik edo familiako baliabiderik ez duten 15-25 urtekoei zuzentzen zaie

Diru laguntza hori gidabaimenaren kostuaren %80a ordaintzera iritsi daiteke.

Baldintzak

Finantzamendua, diru sartzeak kontuan hartzen dituen kozientearen arabera kalkulatzen da (gidabaimenaren kostuaren %10etik %50era) alde batetik eta, gaztea interes publikoko proiektu batean engaiatzen bada, %10etik %30era arteko osagarriaren arabera bestetik.

Laguntzaren goreneko muga 800 €-koa da.

Bons plans 12 – 25 urte karta

Zer da?

Bons Plans 12 – 25 urte kartak eskaintze du:

  • Prezio apaltzeak partzuer diren dendetan, enpresetan eta elkarteetan
  • Hiriko ikuskizunetarako pribilegioak: kontzertu, festibal, etab.

Doakoa da eta 25 urte arte balio du.

Norentzat?

Donibane Lohizunen bizi, eskolatuak edo lanean diren gazteei zuzendua, nortasun agiria, bizitegi edo eskolatze frogagiria eta nortasun agiriko argazki bat eman ondoren.