Donibane udal kluba (6-11 urte)

6 eta 11 urteko haurrei harrera eskaintzen die Donibane udal klubak Donibane Lohizuneko Hondartza handian, uztaila eta agorrilan. 2024ko uztailaren 8tik agorrilaren 23ra irekia da astelehenetik igandera- besta egunez kanpo- 09:15etik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Lekuen kopurua mugatua da.

Aktibitateak

Proposatutako aktibitateak hauek dira: igeriketa klaseak, bainu zaindua, gimnastika tresnak, joko eta lehiaketa ezberdinak, ping-pong, tranpolina…

Egonaldiak

Bi egonaldi proposatuak dira:
Lehen egonaldia: 2024ko uztailarren 8tik, astelehena, agorrilaren 2ra, ostirala
2. egonaldia: 2024ko agorrilaren 5etik, astelehena, 23ra, ostirala


Prezioak eta izena emateko

  uztaila agorrila
Haur 1 80 € 60 €
2 haur 115 € 85 €
3 haur 140 € 105 €
Haur bat gehiago 30 € 25 €

IZEN-EMATEAK 2024KO MAIATZAREN 22TIK EKAINAREN 20RA

Izen emaiteak Donibaneko Herriko Etxeko Kirol Zerbitzuan egiten dira 2024ko maiatzaren 22tik ekainaren 20ra.
Ziburun bizi edo eskolatuak diren haurrek Ziburuko gazte informazio gunean izena eman behar dute.
Osatua ez den edo emailez igorritako dosier oro ez da kontutan hartua izanen.

DERRIGORREZKO DOKUMENTUAK

DTP txertoaren agiria edo haurrak txertoak egina dituen medikuaren agiria.
Nortasun argazkia 4,5 X 3,5 zm.
Eskolatik kanpoko asurantza agiria eta erantzunkizun zibila.