Donibane Lohizuneko « À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-gunea baliabide-leku bat da etxeko haurtzainentzat eta enplegatzaile-familientzat.
Bertan sartzea libro eta dohainik da, animatzaile bat beti hor dago, familien eta profesionalen beharrei erantzuteko, astelehenetik ostiralera 08:30etik 17:00etara, hitzordua hartu ondoan.
Etxe-haurtzainak eta familia hartzaileak
Etxe-haurtzainei eta familia hartzaileei, bitartekaritza-guneak:
- Profesionalizaziorako laguntza eskaintzen die:
- Araudi-testuei buruzko informazioak emanez
- Etengabeko formakuntzarako sarbideari buruzko informazioak emanez (GRETArekin lankidetzan)
- Mintzaldiak eta topaketak haurtzaroan adituekin antolatzen ditu (psikologoa, psikomotrizista, nutrizionista, etab.)
- Profesionalak
haurrekin eta haien familiekin praktikan laguntzen ditu:
- Helduen eta haurren arteko partekatze une kolektiboen bitartez
- Banakako elkarrizketan hala bertan nola telefonoz
Familiak
Familientzat, bitartekaritza-gunea:
- Harrera modu baten aurkitzeko laguntza, izan noiztenkakoa ala iraunkorra, beharren araberakoa, herrian bertan edo inguruetan,
- Burasotasunerako laguntza ekartzen du (harrera-proiektuan laguntza, etxe-haurtzainarekilako harremanetarako bitartekaritza, etab.)
- Buraso-enplegatzaile izateko laguntza eskaintzen du (araudiaren alorrean, kontraktualizatzeari buruzko laguntza, lansariak, opor-ordainduak, formakuntzarako eskubidea, etab.)
« À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-guneak esku hartzen du: Azkainen, Ahetzen, Ziburun eta Getarian.
Contact
« À petits pas » lehen haurtzaroaren bitartekaritza-gunea
Lehen haurtzaroaren gunea
Ixaka etorbidea
64500 Donibane Lohizune
Tel: 07 63 59 42 26
E-posta: