Lurraldean, hondakinen kudeaketarako ekipamendu gisa, Donibane Lohizuneko herriak hondakindegi bat badu « La Fapa » izeneko lekuan, 307 eskualde-errepidean. Euskal Hirigune Elkargoak dituen 26 hondakindegietatik bat da. Partikularrak dohainik joan daitezke, profesionalak aldiz ordainduz.
[Covid-19 krisia] Urtarrilaren 16tik goiti lurraldeko hondarkintegiek ixteko ordutegi berak atxikiko dituzte
2021eko urtarrilaren 16tik goiti gobernuak etxeratze agindua 18:00etara aitzinatuko duela iragarri ondoan, lurraldeko hondarkintegietan ez da ordutegi aldaketarik izanen:
- Hendaiako eta Urruñako hondarkintegiak beti 17:45ean itxiko dira,
- Senpere eta Donibane Lohizuneko hondarkintegiak beti 18:00etan itxiko dira.
Zer ekar daiteke hondakindegira ?
- Obra hondakinak (sunsitze, harea),
- Kartoi handiak,
- Trabagarriak (altzariak, matalazak),
- Egurra (altzariak, paletak, oholak),
- Hondakin berdeak (belar moztea, xedarratzea),
- Burdineriak,
- Gurpil-azalak,
- Jantziak,
- Etxeko hondakin bereziak (neon argiak, kontsumo tipiko anpoilak, motor-olioak, etxeko olioak, bateriak, pilak, disolbatzaileak, tinduak, tresneria elektriko eta elektronikoak).
Zure etxetik hurbil dauden hondakindegiak
Hego Lapurdiko lurralde eremuak lau hondakindegi zenbatzen ditu. Horietarik bat zure etxetik hurbil dago.
Kokapena | Irekitze egunak eta ordutegia | Kontaktua |
Donibane Lohizune “La Fapa” RD 307 | Astelehena, asteazkena, ostirala, larunbata: 9:00 – 12:00 eta 13:00 – 18:00 Asteartea, osteguna: 14:00 – 18:00 | 05 59 51 25 98 |
Hendaia Xakamartegia bidea | Astelehenetik larunbatera: 8:30 – 17:45 Igandea: 9:00 – 12:00 | 05 59 20 35 67 |
Senpere “Amotze/Herburua” RD 307 | Astelehena: 9:00 – 12:00 eta 13:00 – 18:00 Asteartetik ostiralera: 14:00 – 18:00 Larunbata: 9:00 – 12:00 eta 13:00 – 18:00 | 05 59 47 52 73 |
Urruña “Laburrenia” Etzan Borda bidea Erlaitzeko bide gainaldea | Astelehenetik larunbatera: 8:30 – 17:45 Igandea: 9:00 – 12:00 | 0 800 64 2014 (dohainikako zerbitu & dei) |
Hondakintegiak hetsiak dira besta egunetan.
Hondakindegi baten eginkizunak
Hondakindegiak hondakinen kudeaketa katearen parte diren ekarpen eta bilketa guneak dira (bilketa, tratamendua eta balio ematea).
Hauei esker, besteak beste, egin daitekeena:
- Birziklatzea eta ekaiei balioa ematea ahal bezainbat lagundu,
- Ohiko bilketek haien gain hartzen ez dituzten hondakinak hustu,
- Legez kanpoko uzteek eta etxeko hondakin bereziek (hondakin arriskutsuak) eragiten duten kutsadura murriztu,
- Biztanleria osoa ingurumena begiratzeari eta aire librean su emateko debekuari sentsibilizatu.