Donibane Lohizunek itsasbazterreko arriskuen tokiko kudeaketa desmartxa batean parte hartzen du.
Euskal Hirigune Elkargoak, hunkituak diren herriekin – Angelu, Biarritz, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Getaria, Donibane Lohizune eta Urruña – arriskuen tokiko kudeaketarako estrategia bat abian eman du:
- Itsasbazterraren higadura mugatzekoa
- Ondasunen eta pertsonen segurtasuna bermatzeko
- Lurraldearen erakargarritasuna zaintzeko
Estrategia
Erabakitzeko egiazko tresna den estrategia horrek, ondoko 20-40 urteen artean gertatzekoa den kostaren gibelatzearen kontra borrokatzeko edo honetara egokitzeko kudeaketaren hautua formalizatzen du.
Kostako gainbehera borrokatzea
Gisa horretan lehentasunezko ekintzak zerrendatzen dituen programa finkatzen du:
- Hondartzen berriz betetzea
- Itsas ezponden egonkortzea
- Gibelera egite progresiboak
- Etab.
Eta arriskuaren ikusmolde orokor baterako ekintza osagarriak:
- Kosta gibelatzearen bilakaeraren jarraipena
- Hirigintza dokumentuetan ezagutzen eta arriskuaren kulturaren hobetzea
- Etab.
G.M.I.G ikerketa
2023-2043 zerumugako “itsasbazterraren higadura” arriskuen ebaluaketa eginez, Geologia eta Meatze Ikerketa Bulegoak (G.M.I.B.) estrategiaren lehen urratsa eman du.
Ikerketa horren emaitzek, 2015 eta 2016 urteen artean ISL – Phytolab ikerketa bulego taldearen esku utzi zen estrategiaren osaketarako oinarri gisa balio izan dute.
Tokiko estrategia
Donibandar sektorerako finkaturiko orientabideak azpian telekarga daitezke (Donibane Lohizuneko itsasadarra eta Donibane Lohizune Iparreko sektore desberdinak, Santa Barbara lurmuturretik Getariarekin muga egiten duen Zenitz muinoraino).
Itsasbazterreko arriskuen tokiko kudeaketarako estrategia, herriko etxeko hirigintza zerbitzuan kontsulta daiteke.