Antolaketarako elkarlan-proiektua, Donibane Lohizune iparraldeko itsasbazter espazioa birmoldatzeko 2021 – 2024.
Testuingurua
Donibane Lohizune iparraldeko itsasbazterrean, itsasertz lerroaren gibelatzeak 5 kanpaleku, 7 edaritegi eta jatetxe, zenbait etxebizitza, bide zatiak, aparkatzeko gune batzuk eta araztegi bat (Artxiloko araztegia) mehatxatzen ditu hemendik 2043ra.
2017an, Ipar Euskal Herriko itsasbazterreko arriskuen kudeaketarako tokiko estrategiak guneen araberako egokitze-plan bat asmatzera eraman gintuen. Badiaren inguruan, existitzen diren eraikinak atxikiak eta sendotuak dira hiri historikoa babesteko, duen ondare eta ekonomia arloko interesarekin… Lerroaren beste lekuetan, ezpondekin, bilakaera naturala zaintzen dugu, existitzen diren eraikinak atxikitzen ditugu eta ikerketak abiarazi ditugu jarduera batzuk urruntzeko menturan.
2018an, hiriak, bere partaideekin, eskubide iraunkorreko birmoldaketa proiektu bat apailatu du (itsasbazterreko IPE, EHE, ELTEP, Eskualdea, Departamentua…).
2020an, hiriak eta Euskal Elkargoak beren hautagaitza aurkeztu zuten antolaketarako elkarlan-proiektu (AEP) bat hedatzeko, egitasmo hori gauzatzeko xedearekin. Onartuak izan dira. Birmoldaketa espazialaren proiektua 2021-2024 lehen garai baterako egokitua izan da. Ondotik, gehigarri batzuek osatuko dute. Horrela, proiektuan parte hartzen dutenek AEPa izenpetu dute 2021eko urriaren 12an: Estatua, Euskal Elkargoa (CL delakoen burua), Donibane Lohizuneko hiria, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua.
Helburuak
Donibane Lohizune iparraldeko itsasbazterreko birmoldaketa espazialaren proiektua plantan ezartzea, itsasertz lerroaren gibelatzeari egokitzeko hemendik 30 eta 100 urtetara.
Klima eta erresilientzia legeari jarraikiz proposatutako tresnak, egiteko moldeak, partaidetzak esperimentatzea, klima aldaketari egokitzeko aterabide berritzaileak aurkitzeko, euskal itsasbazterreko beste guneetan mobilizatuko liratekeenak.
Eremua
2021-2024 eperako edukia
5
ardatz,
10 ekintza,
3 obragin (Euskal Elkargoa, hiria, IEHAMS),
zergarik gabeko 6,4M€ko kostua
1.Birmoldaketa espazialaren proiektua finkatzea eta partekatzea (erronkak apaltzea) itsasertz lerroaren gibelatzeari egokitzeko
Birmoldaketa espazialaren ikerketa eguneratzea, egitasmoaren inguruan komunikatzea eta hitzartzea, itsasertz lerroaren gibelatzearen iragarpena apailatzea, + 100 urtetara
2.Itsasbazterra birlandatzea, paisaiari balioa ematea eta ondarezko ingurune naturalak zaintzea
4 hondartzak berritzea, itsasbazterrean Behatokiak esku hartzen duen eremua proiektuari egokitzea
3.Turismo arloko eskaintza (ostalaritza, jatetxeak) itsasertz lerroaren gibelatzeari egokitzea eta paisaian hobeki sarraraztea
Lur mailako estrategia bat zehaztea haien urruntzeko, paisaia-itun bat apailatzea eta arauzko neurriak aldatzea
4.Mugikortasuna berrantolatzea urrunduak diren aparkalekuak eta jarduerak itsas aitzineko ibiltokiari lotzeko
Itsasbazter gibelean, 2 aparkaleku sortzea, udako joan-jinkari baten bidez hondartzei eta jarduerei lotuak
5.Archilua araztegia lekuz aldatzea, itsasertz lerroaren gibelatzeak mehatxatzen duela eta.
Ekintza honek asmakuntza-ikerketak bideratzea eta lurrak erostea eskatzen du.
Finantzabidea
Donibane Lohizune iparraldeko itsasbazterreko espazioa birmoldatzeko AEP hau “France relance” proiektu deialdi nazional baten esparruan onartua izan da beste bi lurraldeekin (Lacanau eta Gouville-sur-Mer). Ildo horretan, gastuen %50eko diru laguntza espero dugu.