Donibane Lohizuneko hiria Ondarezko Gune Ohargarri baliabide baten baitan sartzen da.
Ondarezko Gune Ohargarria zer da?
Ondarezko Gune Ohargarriak, garapen iraunkorraren errespetuaren baitan bizi inguramena hobetzea, arkitektura eta paisaia ondarea babestea eta honi balioa ematea du xede. Baliabide horrek hiriaren ondare mailako erronkak argiki identifikatzea ahalbidetzen du.
Ondarezko Gune Ohargarriek (O.G.O., fr. S.P.R.) onura publikoko beharkizun izaera dute. OGO baten perimetroa sortzeko mementoan libreki definitzen da.
Ondarezko Gune Ohargarriek babeserako baliabide zaharren lekua hartu dute. Gainera, sorkuntza askatasunari, arkitekturari eta ondareari dagokion 2016ko uztailaren 7ko 2016-925 legeak, CAP legea deritzonak, Donibane Lohizuneko Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremua (AOBEE, fr. AVAP) ondarezko gune ohargarrian automatikoki bilakatu zuen.
2011z geroztik, Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremua (AOBEE) onartzearekin batera, Hiriaren anbizioa haren lurraldeari bilakaera izateko parada ematea izan da, honen nortasuna errespetatzearekin batera.
Ondarezko Gune Ohargarria
Ondarezko Gune Ohargarria, lehenago Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremua (AOBEE) zena, 473 ha-ko azaleran hedatzen da eta hiru sektore barne hartzen ditu:
- Hiri historikoa ;
- Fargeot-Urdazuri auzoa;
- Muinoetako auzoak (Moleresenia, Xantako, Itsas-muturra, Aize Errota, Lakua, Santa-Barbara, Fleurs, Urkixo, Habas eta San Josepe).
Sektore bakoitza zehazki ikertua da, identifikaturiko elementu ohargarriak zerrendatzeko gisan:
- XVII. mendeko hiriko jauregiak ;
- Larrunera edo itsasadarrera buruzko bista ihesaldiak ;
- Karrika harrigarriak, lorategi eta zuhaitz ohargarriak;
- Etab.
Arau eta gomendio sorta bat finkatua izan da eta, gaur egun, proiektu oro bideratzeko aplikatzen da:
- Zaharberritzea ;
- Eraikuntza ;
- Eraikuntzadun lur edo lorategi sorkuntza.
Zein dokumentuz osatua da Ondarezko Gune Ohargarria?
2015eko uztailaren 10eko Herri Biltzarraren delibero bidez aldaturiko txostena ondoko piezek osatzen dute:
Informazio gehiago
- Délibération n°2 du 10 juillet 20151 MB – pdf
- Arrêté de mise à jour n°2 des annexes du Plan Local d’Urbanisme447 KB – pdf
- Rapport de Présentation8 MB – pdf
- Annexe au rapport de Présentation35 MB – pdf
- Cahier de règles14 MB – pdf
- Plan 1, partie nord (secteurs 1, 3a, 3c, 3d, 3f)26 MB – pdf
- Plan 2, partie Sud (secteurs 2, 3b, 3g)25 MB – pdf
Zein eragin zure proiektuengan?
Hertsadurak
Ondarearen Kodeko L.642-6 artikuluaren xedapenen arabera, Ondarezko Gune Ohargarri gisa eginiko lan guziek aitzinetikako baimena ukatea beharrezko dute (sailkatuak diren monumentu historikoentzat izan ezik).
Lanak egiteko baimen araubideak dira:
- Edo hirigintzako baimena, hirigintza kodea aplikatuz (aitzinetikako deklarazio, eraikitzeko baimena, suntsitzeko baimena)
- Edo baimen berezia, ondarearen kodea aplikatuz.
Betebeharra
Baimenerako txosten guziek, baliatzekoak diren materialen eta lanen gauzatze moldeen deskribapena agertzen dituen oharra nahitaez ukan behar dute.
Hirigintzaren zuzenbideak Ondarezko Gune Ohargarri guzietarako aurreikusten duen betebehar hori betetzea derrigorrezkoa da (hirigintza kodeko R.431-14 (PC) eta R.431-36 (DP) artikuluak).
Aitzinetikako baimena behar duten lan proiektuei dagokion D.642-14 artikuluaren bidez L.642-6 artikulua aplikatuz, ondarearen kodearen mendean da ere.
Frantziako Eraikinen Arkitektoaren (FEA, fr.ABF) iritzia
Frantziako Eraikinen Arkitektoaren iritzia derrigorrezkoa da, obren araubidea edozein izanik ere. Honek, galdea agintari eskudunaren esku utzi ondoren, hilabete bateko epea du haren iritzia agertzeko.
Txostena osatugabea dela uste badu agintari eskudunari jakinarazten dio, azken honek, herriko etxean galdea pausatu eta hilabetearen barnean galdetzaileari pieza osagarriak galdeginez gutun bat helaraz diezaion ahalbidetzeko.
Frantziako Eraikinen Arkitektoak, Donibane Lohizuneko herriko etxean permanentzia bat atxikitzen du, hilabeteko 1. asteazken guziz.
Antolaketa eta Gai Juridikoen Zuzendaritzan jendeari harrera egiten dio 05 59 51 61 25. zenbakira deituz hitzordua harturik.
Ondarearen Fundazio bidezko zaharberritzerako laguntza
Donibane Lohizuneko Hiriaren Eraikiriko ondarearen zaintza eta balio emendatze politikaren baitan, ondarearen Fundazioak eta Donibane Lohizuneko Hiriak lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Partaidetza horren bidez, ondarearen Fundazioak haien zaharberritze lan proiektuetan jabe pribatuak laguntzen ditu.
Izan ere, ondareari dagokionez adierazgarria den baina Monumentu Historiko gisa babestua ez den, eta Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremuan (AOBEE) kokatua den ondasun higiezin bateko jabe pribatu batek ondarearen fundazioaren labela eskura dezake. Label horrek diru mailako laguntza eta zerga apaltzeak eskuratzea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago
Zigor penalak
Arkitekturari eta ondareari balioa emendatzeko eremu baten perimetroan zilegi ez diren lanen egiteak (baimenik gabe eginikoak edo esleituriko baimenaren edo honen manuen ez errespetatzea) hirigintza kodeko L.480-1 eta ondoko artikuluetan oinarrituriko jaukimenduak eragin ditzakete, lan horiek hirigintza kodea aplikatuz (IV Liburuxka) betebehar batzuk dituzten mementotik (eraikitzeko, antolatzeko edo suntsitzeko baimena, aitzinetikako deklarazioa).
Ondarezko Gune Ohargarri batek nolako bilakaera du?
Ondarezko Gune Ohargarri baten sortzea tokiko aholkurako instantzia permanente eta polibalente baten plantan ezartzearekin batera doa.
Batzorde horren helburua, lanen baimen galdeen instrukzioa laguntzea eta, esleitu zaizkion helburuen arabera, OGOaren bilakaera segitzea da. Beharrez, aitzinetik finkaturikoaren baitan, AOBEEaren berrikuste edo aldaketa prozedura abian eman lezake