Donibane Lohizuneko herriak haren lurralde osoan segurtasuna bermatzen du. Hori gauzatzeko ekintzak plantan emateko, giza eta material baliabideak ditu.
Udaltzaingoa, haren egitekoak
Zortzi udaltzainek, ordena, lasaitasun, segurtasun eta osasungarritasun publikorako beharrezkoak diren egitekoak burutzen dituzte: haien esku hartze eremuan, auzapezaren polizia boterearen errespetua aplikatzen eta bermatzen dute.
Haien egitekoak Donibane Lohizuneko herriko etxearen eraikinak, eskolak, merkatua, ospakizunak eta besta desberdinak zaintzera eramaten dituzte. Zirkulazioa eta aparkalekuak kontrolatzen dituzte. Auzoak zaintzen dituzte, bereziki urbanizatuenak. Donibane Lohizuneko Segurtasunerako Barrutiarengandik informazioa jaso ondoren, bideko kontrolak ere burutu ditzazkete.
Hurbileko polizia osatzen dute, biztanleengana joaten dena, auzo desberdinetan – guneka zainduz – bereziki eremu orotako bizikletaz dabilen brigadarekin. Elkarrizketa eta zuzeneko harremana lehenesten dituzte. Haiek erregularki karrikan izateak konfiantza eta mota guzietako gertakarien prebentzioan parte hartzen du eta, gisa horretan, denen segurtasunaren eragile dira.
Tokiko Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Kontseiluaren baitan, eskoletan bideko segurtasunari buruzko hitzaldietan parte hartzen dute eta, adikzioaren aurka borrokatzeko, ikastetxeen inguruetan patruilatzen dute. Prebentzio lan hori burutzen badute ere, batzuetan errepresio bidea hartu beharrean dira, errepide kodeko arau hausteak egiaztatzen dituztelarik, eremu publikoan esku hartu behar delarik (gatazkak, oieskeriak, eske agresiboa, drogen kontsumoa…), edo noraezean doazen animaliak harrapatu behar dituztelarik…
Estatuko segurtasun indarren eta udaltzainen arteko koordinaziorako hitzarmena
2008an, Tokiko Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Kontseiluaren baitan, polizia nazionala eta udaltzaingoa elkarlanean hasi ziren. 2013ko urtarrilaren 24az geroztik, bi entitateek koordinazio hitzarmen bati esker haien lana artikulatzen dute. Dokumentu horren helburua, lurraldean segurtasun indarren elkarrizketarako, jariakortasunerako eta erreaktibotasunerako gaitasuna mantentzea da.
2021eko urtarrilaren 28an, auzapezak eta Pirinio Atlantikoetako prefetak hiru urterako hitzarmen horren arraberritzea izenpetu zuten. Aliantza horrek bereziki oinezkoen zaintza kamerak baliatzeko prest izatea, 100ml baino gehiagoko esprai negar-eragileak eskura ukatea edo garta gris eta gidabaimenen fitxategia eskura ukatea ahalbidetzen dio udaltzaingoari. Gainera, errepideko kodearen edo oieskerien inguruko operazioetan, haien arteko elkarlana sendotzen du.
Ordena, segurtasun eta lasaitasun publikoa mantentzeko bi polizia indarren arteko koordinazioa eta osagarritasuna, komunikazio erregularrean (beharren araberako aldizkako bilkurak edo puntualak) eta etengabeko trukaketan (xerkatua eta desagertua den jende a, ibilgailu ebatsiak…) oinarritzen dira. Errepideko segurtasun mailan, kontrolerako estrategia bateratua finkatua da. Udaltzainek armak dituzte: esprai negar-eragileak eta defentsarako makil teleskopikoak. Babeserako balen kontrako jakak eta eskuburdinak ere. 2019an, 2014an sortu zen brigada kaninoari txakur berri bat gehitu zitzaion.
Oinezkoen zaintzarako kameren baliatzea
2021eko apirilaren 19az geroztik, udaltzainek oinezkoen zaintzarako lau kamera dituzte eskura, eremu publikoan segurtasuna bermatzeko egitekoaren osagarri.
Ekipamendu hori, haien lanaren egiteko mementoan sortzen diren edo sor daitezkeen gertakarien aitzinean baliagarri gerta daiteke. Honen helburua gertakariari aitzina hartzean datza, eta kameraren presentzia eragozgarriak lasaitasun publikoa hobe bermatzea ahalbidetu behar du. Izan ere, kamerek herritarrak babestea dute helburu, baina baita haien lanaren jardunean mespretxua eta erasoak pairatu ditzaketen udaltzainak ere.
Filmatuak direnak, grabaketaren abian ezartzeaz sistematikoki abisatuko dira.
Grabaketak ez dira kamerak daramatzaten udaltzainen eskuragarri. Udaltzainak haien egoitzara itzuli eta berehala grabaketak fitxategiak euskarri informatibo segurrean sartuko ditu udaltzaingo zerbitzuaren arduradunak. Arduradun horrekin harremanetan sartzeko herriko etxera, 05 59 51 61 71 zenbakira deitu behar da. Justizia, administrazio edo diziplina prozeduretan erabiliko ez den kasuetan, grabaketa sei hilabeteren buruan ezabatuko da.