Donibane Lohizuneko lurraldeak paisaia anitz eskaintzen ditu.
Euskal kostako itsasbazterraren oinarri enblematikoak aurkitzen ditugu hartan: ezpondak, harkaitzak, estuarioak, itsasadarrak, itsas aitzineko ibiltokiak eta hiri historikoa. Hiritua den muino erliebea Pirinioetako mendikatera arte areagotzen da, jomugan Larrun duelarik.
Hiria 5 paisaia entitatek marrazten dute:
- Itsasbazterra
- Iparreko itsasbazterretik hurbil diren eremu natural eta aisialdikoak
- Barnealdeko laborantza-artzaintza paisaiak
- Urdazuriko ibarra
- Paisaia urbanizatuak
Gisa horretan, bista tipiko eta bereziak marrazten dira.
Babestuak diren gune naturalak
Arauzko babesen eta zerrendatzeen kopuruak hiriko eremu naturalen ondare mailako erronka agertzen du.
Donibane Lohizuneren lurraldea atzeman daiteke:
- Gune ekarri 1
- 3 Natura 2.000 gune ;
- 1. eta 2. mailako interes ekologikoko, faunistikoko eta floristikoko eremu naturalak, IEFFEN ;
- Itsasbazter legearen menpe diren sektoreak
- UAKEN Aturri-Garona, uren antolaketa eta kudeaketarako eskema nagusiko eremu berde eta urdinak
- 3 Eremu Natural Minbera: Artxilua, Etxebiaga eta Zenit
Artxiluako Eremu Natural Minberak abantaila geologiko, floristiko eta faunistikoak agertzen ditu. Mendi eta itsasoari buruzko bista ohargarria eskaintzen duten kokagune anitz ditu, eta baita aztarna historikoak ere (Santa-Barbarako golf zaharra eta Atlantikoko murrua). Eremu horren kudeaketarako plan bat plantan eman da Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseiluaren sustenguarekin eta Pirinio Atlantikoetako Arkitektura, Hirigintza eta Inguramenaren Kontseiluarekin elkarlanean.
Bizi ingurumen harmoniatsuaren ekarle diren paisaia eremu berdeak
Hiriko eremu berdeak ugariak dira:
- Dukontenia parkea;
- Santa-Barbara muinoa;
- Itsasbazterreko lorategi botanikoa
- Ibilaldiak;
- Etab.
Denak “Zerofito” printzipioari jarraikiz kudeatuak dira.
Lorategi pribatu anitzek ere Hiria apaintzen dute. Haien zuhaitz eta hesiekin, auzoetako hezurdura berdea osatzen dute. Kalitatezko bizi ingurumenaren oinarri dira.
Hiriaren erliebeak itsasadarra, Larrun edo hiriaren alde zaharra bezalako gune ohargarriak begiratzeko parada ematen du.
Muinoetako etxeak ere, haien bolumen eta arkitektura kalitateari esker, auzoetako paisaiako interes guneak dira. Azken hauek Arkitekturaren eta Ondarearen Balioa Emendatzeko Eremuan zerrendatuak izan dira.
Elementu guzi horiek, “Hiri eta herri loretsuak” batzordearen eskutik Donibane Lohizuneren 3 lore labelaren ekuratzean parte hartzen dute.
Familia baratzeak
Donibane Lohizuneko Hiriak, Senpereko Bide Zaharrean 200 m² inguruko hedadura osatzen duten 23 familia baratze antolatu ditu.
Familia baratzeen helburuan baratzeen baliatzaileek haien barazki eta fruitu beharrak ase ditzaten laguntzea da eta baita lotura soziala sortzea ere. Baratze horiek inguramena (ur baliabideak, bioaniztasuna, etab.) errespetatzen duten eta garapen iraunkorra laguntzen teknikak plantan emateko guneak ere dira. Hartan aplikatzen diren baratzezaintza praktikek ekonomia, gizarte eta inguramenaren baloreak bateratzen dituzte.