Paisaia aniztasunaren sinonimo, Donibane Lohizuneko hiriak hiru gune arraro ditu: Santa-Barbara lurmuturra, itsasbazterreko bidexka eta Dukontenia parkea.
Santa-Barbara lurmuturra
Artillarien eta suhiltzaileen patroia den Santa-Barbarak, Donibane Lohizuneko itsasadarra iparretik irekitzen duen lurmutur arrokatsuari izena eman dio. Historian zehar, gune hori gotorleku, kulturako leku eta marinelen erromesaldi gune ere izan zen. Gaur egun oraindik, seinale lanak egiten zituen 19. mendeko itsasargia leku hartan da.
Tokiko topografia eta landaredia errespetatzen duen 22.000 m²-ko parke publiko baten antolaketak, kaperari, kokaguneari eta panoramari esker jadanik erakargarria zen gune horren balioa emendatu du.
Santa-Barbara lurmuturrean “burrusta urdina” ezizena hartzen duen ezponda kokatzen da. Udal zerbitzuek mantentzen duten eremu berde horrek Serapias Lingua kolonia bat hartzen du. Orkidea basa diskretu hori apiriletik ekainera loratzen da. Frantzia hegoalde osoan hedatua baldin bada ere, hiriko ondare floristikoaren aniztasunaren elementuen parte da.
Inguramenaren defentsarako elkarte donibandarrek sustaturik, burrusta urdinen gunea eta honen Serapias Linguak arreta berezia jasotzen dute. Izan ere, gunearen lehen belar moztea urte guziz uztailera gibelatzen da, Serapiak haren landare-zikloa osotasunean egin dezan.
Itsasbazterreko bidexka
Itsasbazterreko oinezkoentzako bidexka, Senix hondartzatik Donibane Lohizuneko portura arte, kostaren hegitik doa. Ibiltariek bidean atzeman koloreak, usainak eta kontrasteak estimatzen dituzte.
Bidexka guziaren bazterrean diren eremu naturalak kudeaketa plan baten baitan sartzen dira. Azken onek tokikoak eta ez inbaditzaileak diren eta itsas airea jasaten duten landareen landatze eta mantenua lehenesten du, hauen artean: otea, elorri beltza, pinua, etab.
Halere, ibiltarien segurtasuna bermatzeko gisan ,hiriak bidexka hori berrantolatu behar izan du. Izan ere, itsas fenomenoekin eta euri uren jariatzearekin loturiko itsas ezponden higadurak, egun publikoarentzako hetsia den bidexkaren parte bat suntsitu du.
Dukontenia parkea
Dukontenia parkea 33.000 m²-ko eremu publiko berdea da. Honen topografia muinotsuak, hiri eremuan den landa leku desberdinez apainduriko lorategi ttiki anitzen gunean bilakatzen du. Jokoz hornitua, parkeak, aire librean memento goxo bat iragatera hurbilduriko haurrei eta hauekin diren helduei harrera egiten die.
Honen belardi antzokiak ikusgarrietarako eskenatoki lanak betetzen ditu.