Bizikleta ez da kutsakorra, kirola eginarazten du eta garraiobide hori gero eta gehiago erabiltzen da. Autoaren ordezkatzeko hautu ona da. Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak bizikleta erabiltzeko ekintzak plantan ezartzen ditu.
Bizikleta ibilbideak | Bizikletaren erabiltzea errextua | Definizioak eta ohiko oroitzak |Bizikletari buruz duzun iritzia interesatzen zaigu
Bizikleta ibilbideak
Vélodyssée
Vélodyssée europar proiektua da, Norvegia eta Portugal lotzen dituena eta bizikleta errepide bat, Atlantikoko itsasbazterra iragaten duena 1 200 km-tan, Roskoffetik Hendaiara, Donibane Lohizuneko itsasbazterretik pasatuz, Akotzetik porturaino.
Iragaten dituen bideetako auzoen eta auto kopuruaren arabera, antolakuntza ezberdinak aurkitzen dira, ibilbidearen jarraipena segurtatzeko (leku garbia, bide berdea, bizikleta banda, bizikleta kontrako norabidea eta gune partekatua).
Ederbidea
EDERBIDEA Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoen lurraldeetako mugaz gaindiko eu- ropar lankidetza proiektua da. Bertan, hiru lurraldeetako 12 bazkidek indarrak batu dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko.
EDERBIDEA 2016-2019 proiektuak INTERREG POCTEFA Europako programaren laguntza du, eta batzorde kudeatzailea Pirinioetako Lan Elkartea da.
9,4 milioi euroko aurrekontua du, eta %65a Europar Batasunak kofinantzatzen du EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.
EDERBIDEAko bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira; Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatua, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.
“Portua-Xantako” arteko lotura
“Portua-Xantako” bizikleta ibilbideak lotzen ditu portua eta Xantakoko kirol zelaia, 3 km-tan eta bi zentzuetan. Ibilbidea Larramendi eta Xantako etorbideei jarraikitzen zaie, eta luzatu da Larrun karrikara, Urdazuri porturaino. Aldi berean kirola egiteko eta astialdiko ibilbidea da, Alfred Pose ibiltoki bazterretik joaten dena non Urdazuri jostalekua eta gimnastika tresna ibilbidea baitira.
Bizikleta kontrako norabidean Victor-Hugo hiribidean
Victor-Hugo hiribidean bi zentzuetan ibil daiteke bizikletaz. Hiriaren bide nagusi horretan, kontrako norabidean den bizikleten ibilbidea lurrean markatua da.
30 km oreneko guneak eta elkarretaratze guneak parte zaharrean
Parte zaharrean, itsasbazterretik Thiers eta Victor-Hugo hiribideetaraino, abiadura oreneko 30 km-tara mugatua da. Abiadura ttipiari esker erabiltzaile mota guziek bidea erabil dezakete: oinezkoek, autoek eta bizikletariek. 30 km oreneko gunea bide seinaleek, ateek (Garat, Hayet, Jondoni Jakobe, Barjonnet karrrikak) eta abiadura eztitzaileek seinalatzen dute. Bidegurutze batzuetan istripuak gertatzen baitziren elkarretaratze gune bihurtu ditugu. Gune horietan abiadura oreneko 20 km-tara mugatua da, eta oinezkoek dute lehentasuna. Bide seinaleen bidez jakinarazia da. Hiri barnean 5 elkarretaratze gune badira:
- Garat eta Gambetta karriken bidegurutzean;
- Garat karrikaren, Jacques Thibaud ibiltokiaren eta Sopite karrikaren bidegurutzean;
- Courtade eta Tourasse karriken bidegurutzean;
- Jacques Thibaud, Balea eta Errepublika karriken bidegurutzean;
- Loquin, Sopite, Jondoni Jakobe, Tourrasse, Elizako karriken bidegurutzean Foch plazan.
Bizikletaren erabiltzea errextua
Bizikleta elektrikoa iraupen luzeko alokatzean
Bizikleta elektrikoen alokatzeko zerbitzu bat proposatua da 2019ko ekainaz geroztik, beren eguneroko edo astialdietako joan-jinak saiatu nahi dituztenei. hilabete 1 eta 2 hilabeteen arteko alokatzeak proposatuak dira 50€rentzat hilabetean. Esperientzia baikorra baldin bada, erabiltzaileek beren hautuzko bizikleta elektriko bat eros dezakete. Kasu horretan, Euskal Hirigune Elkargoak diru laguntza bat eskainzen du, erostearen errexteko (baliabideen arabera). Orotara, 200 bizikleta elektriko alokagai dira, Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean. Donibane Lohizune 17 harleku puntuetan sartzen da, 20 bizikletekin.
Bizikletak, Herriko Zentro Teknikoan hartu behar dira, 7 Albert Goinetxe Medikuaren karrikan. Igurikatze zerenda bat osatua da. Izen emate berriak webgunearen bidez egin behar dira: www.velo-paysbasque.fr. Izena eman orduko, bizikleta baten ukaiteko ustezko epe bat zehaztu da.
Informazio gehiago
Bizikleta elektriko baten erosteko diru laguntza
Euskal Hirigune Elkargoak eta bere Ipar Euskal Herri-Aturriko Higikortasunen Sindikatuak diru laguntza bat eskaintzen dute bizikleta elektriko baten erosteko. Zerga familia bati mugatua den diru laguntza kalkulatua da, bizikleta berri baten erosteko oinarrizko prezioaren %25eko heinean, 300€tara mugatua.
Diru laguntza hau eskura dezakete, beren etxebizitza Euskal Herri-Aturri higikortasunen Sindikatuko lurraldean dauden 158 herrietatik batean bizi direnek (Ipar Euskal Herriko 158 herri + Tarnoze).
Araudia eta eskaera orria
Definizioak eta ohiko oroitzak
Bizikleta bideak
Bizikleta bideak bizikletentzat atxikiak diren bide batzu dira ; ziklomotorrak onartuak daitezke (araberako bide seinaleek zehaztu behar dute). Norabide bakarrekoan edo doblean izan daitezke.
Bizikleta kontrako norabidea
Karrika bat da, zeinean norabide bat gehitua den ziklistentzat baizik.
Autoak zentzu batean baizik dabiltza, ziklistak bietan.
Bizikleta errepidea
Turismo alorreko bizikleta bide sare bat da. Ibilbide mota ezberdin badaude: bizikleta bide, bizikleta banda, bide berdea, bizikleta kontrako norabidea, gune partekatuak, auto guti dabiltzan errepideak eta ondorioz ziklistek erabil dezaketenak, familian ere.
Bide berdea
Bide berdea, motorrik ez duten ibilgailuentzat, oinezkoentzat, zaldunentzat da baizik.
Bizikleta banda
Bizikleta banda bat, bizikletentzat baizik atxikia den bide zati bat da.
Bizikleta banda batzu markatuak izan daitezke bizikleta norabide bikoitzen gauzatzeko, bereziki abiadura 50km/h-etan mugatua den karriketan.
Oinezkoen guneak
Oinezkoei baizik atxikia den leku bat da. Ardura, ziklistak ibil daitezke baina urratsean ibiliz eta oinezkoak trabatu gabe.
Nork bere burua babestu: kaskoa buruan
Bide segurtasunaren arabera, kaskoa da manera hoberena buruaren babesteko eroriz edo elkar joz geroz. Alabaina, bizikletari batek hamasei aldiz arrisku gehiago badu larriki kolpatua izateko auto gidari batek baino. Eta zauririk larrienak burua kaskatzean gertatzen dira.
2017ko martxoaren 22az geroztik kaskoa baitezpadakoa da 12 urtez peko haurrendako, izan daitezen bizikleta gidari edo bizikletako bidaiari. Kaskoa soinean ezartzea azkarki gomendatua da adin guzietan eta ibilbide guzien egiteko.
Bizikletari buruz duzun iritzia interesatzen zaigu
Donibane Lohizuneko hiriak galdetegi bat zabaltzen du bizikletaren erabilpena ulertzeko baita hiritarren igurikapenak eta beharrak hobeki sesitzeko ere, etorkizunari begira. Galdetegi hau funtsezko lehen urratsa da hiri osoan bizikleta eskema bat finkatzeko. Hiritarrekin, elkarteekin, merkatariekin eta, orokorrean, mundu ekonomikoarekin hitzartze prozesu zabal batean sartzen da.
Ikerketa hau linean edo paperez osatu behar da 2021eko maiatzaren 30a baino lehen. Berriak 99 herriko aldizkarian ere aurki dezakezu.
Hirian bizikletaren erabilpena garatzeko estrategia
Bere lurraldean bizikletaren garapena laguntzea hiriaren erronka nagusietariko bat da. Horretarako, estrategia orokor batean bermatzen da, bideak baita hiritarrei proposatutako zerbitzuak ere barne hartuz.
Hiriak egiazko bizikleta kultura bat sortu nahi du bere eremu mailan, hiriguneko bizi eremura hedatua izateko xedearekin.
Helburu horretara heltzeko, hiriak profesionalak bildu ditu. Haien eginbeharrak dira:
- Hiritarren eta elkarteen aldean hitzartze bat antolatzea,
- Bizikleta gaiaren inguruan eragileak batzea,
- Erakunde-kide guziekin lanean hartzea,
- Finantzabide egokienak bilatzea,
- Hiri mailako bizikleta eskema burutzea, egindako eta egiteko bidean diren ikerketak kontuan hartuz,
- Gaurko eta etorkizuneko bizikleta azpiegitura guziei buruz komunikatzea.