Donibane Lohizuneko 2023ko jatorrizko aurrekontua 2022ko abenduaren 9ko Herriko Kontseiluan bozkatu zen. 41 120 886 €-koa da, 25 798 570 € funtzionamendu-sailarekin, eta 15 322 316 € inbestimendu-sailarekin.
2023ko aurrekontuak kutsu ekologiko handia du, inbestimenduen parte zabal bat trantsizio ekologikorako baita:
- Herriko argiak, mugikortasunak, soiltasun energetikarako plana, ondare eraikiaren zaharberritzea, igerilekuaren berritzea panel fotovoltaikoekin,
- Akotzeko eta Xantakoko hiri inguruko aparkalekuak, hiri barnea arinduko dutenak udan,
- Bizikleta planaren hedapena,
- Garapen iraunkorraren inguruko proiektuen sendotzea edo plantan ezartzea: baratze partekatuak eta familia baratzeak, konpostagailu kolektiboen hedapena, landareak ezartzeko baimena, eko-bazkalekuen proiektuak, mikro-haize-erroten plantatzea, etab.
Aurrekontua zehazki
2023ko ekipamendu gastuen zenbatekoa: 12,8 M€
M€-tan | |
Bizi ingurunearen mantentzea | 2,7 |
Kultura gunea | 5,2 |
Jondoni Joane Batista elizari lotu ondarea | 0,57 |
Ravel auditoriaren eta herriko gelen berritzea | 0,05 |
Maria Dolores etxearen erabilera hirizaintzari uztea | 1 |
Antolaketa partaidetza-proiektua, kosta-lerroaren gibelatzeari egokitzea | 0,41 |
Sareen lurperatzea | 0,15 |
Hiri-bizikleta | 0,13 |
Errepide eta espaloi plana | 0,43 |
Igerilekuaren berritzea | 0,25 |
Obrak itsasbazterrean | 0,01 |
Bizilekuak | 0,08 |
Parte zaharraren antolaketa | 1,80 |
Kultura gunea 2023. urtean zehar irekiko da.
Zergak: beharrezko indarra
Irabaziak apaldu baitira eta gastuak goratu, herriko zerga tasa igan behar da herritarrei eskaini zerbitzuak mantentzeko eta inbestimenduak segitzeko. Tasa horiek egonkorrak ziren azken 8 urte hauetan, eta % 5,5eko emendio mugatua ukanen dute. Halere, departamenduko apalenak geldituko dira. 70 m²-ko jabe batentzat 50 €-ko emendioa izanen da, hots, 4 € hilabetean. Izan ere, bizitegi nagusien gaineko bizitegi zerga desagertu baita, zerga sistema zuzena jabeen gainean bermatuko da oroz lehen. Bestalde, donibandarrei eskaini zerbitzu maila ez da nehola ere ez murriztuko, eta finantza-egoera sanoa atxikitzeko nahikundea bada.
Zorraren zenbatekoaren apaltzea
Zorraren zenbatekoa 19,8 M€-koa zen 2013an, baina 2022an 12,2 M€-koa, hots, % 38,4z apaldu da.
Informazio gehiago
- 2022ko abenduaren 9ko Herriko Kontseiluaren 5. deliberoa ikusi1 MB – pdf
- 2023ko jatorrizko aurrekontuaren aurkezpen txostena ikusi1 MB – pdf
- 2023ko jatorrizko aurrekontuaren aurkezpen laburra eta sintetikoa ikusi1 MB – pdf
- BP 2023 maketa arautua ikusi – Aurrekontu nagusia2 MB – pdf
- BP 2023 maketa arautua ikusi – Herriko kanpalekuari buruzko aurrekontu gehigarria194 KB – pdf
- BP 2023 maketa arautua ikusi – Lorategi botanikoari buruzko aurrekontu gehigarria379 KB – pdf
- BP 2023 maketa arautua ikusi – Lehen haurtzaroari buruzko aurrekontu gehigarria386 KB – pdf