2024ko aurrekontua: 44,7 M€

Donibane Lohizuneko hiriaren 2024ko jatorrizko aurrekontua bozkatu da 2024ko urtarrilaren 26an. 44 740 194 €-koa da, 27 640 194 €-ko funtzionamendu-sailarekin eta 17 100 000 €-ko inbestimendu-sailarekin.

2024an, hiriak inbestimenduak segituko ditu donibandarren egunerokotasunerako, beti ere tonu berde azkarrarekin.

Urtarril erditsutan igerilekua berriz ireki da berritze obra handien ondotik; horiei esker % 30 energia aurreztuko da panel fotovoltaikoak ezarri baitira, isolamendua hobetu baita eta gutiago kontsumitzen duten LED argiak ezarri baitira.

Trantsizio ekologikoari buruz doazen inbestimendu horiek garraio-molde eztiei ere dagozkie, bizikleta bide bat sortuko baita Andenia eta Xantako artean, Ixakatik iraganez.

Bestalde, 2024an Peyuco Duhart Zentro Kulturalak urte osoko funtzionamendua ukanen du eta Foch gunearen berrantolaketa obrak bukatuko dira.

Aurrekontua xeheki

Lehentasunak

2024an, tokiko zuzeneko zerga tasa ez da aldatuko. Urteko zerga emaitza 13,5 M €-koa izanen dela estimatzen da.

Zerga tasa 2023 2024 Bilakaera
Bigarren bizitegien gaineko bizitegi zerga (emendatzeak gabe) 11,57% 11,57% 0%
Funts eraikien gaineko lur zerga 25,44% 25,44% 0%
Funts ez-eraikien gaineko lur zerga 17,32% 17,32% 0%

Inbestimenduei dagokienez, 2024. urtean diru-gastuak emendatuko dira eta ekipamendu gastuak biziki handiak izanen.

Proiektu guziei lotu inbestimendu dirulaguntzak 2,9 M€-koak dira.

Inbestimendu dirulaguntzak adierazteko moldea
Igerilekuaren berritzea 1 761 879,00
VéloVille 418 805,00
Galeriako organoaren goratzeko obrak 338 000,00
Antolamendurako partaidetza proiektua – itsasbazterraren higadurari egokitzea 212 012,50
Peyuco Duhart zentro kulturalaren eraikitzea 200 000,00
Beste 19 000,00
OROTARA 2 949 696,50

Funtzionamendu saila

Funtzionamendu saileko gastu guziak 27,6 M€-koak dira 2024ko jatorrizko aurrekontuan, 2023koan 25,7 M€-koak zirelarik. Funtzionamendu gastu errealak + % 10,2z emendatu dira 2023 eta 2024 artean.

Kargu orokorrak nahiko egonkorrak dira jatorrizko aurrekontutik jatorrizko aurrekontura.

Langile karguak % 11,5ez igan dira nazio eta toki mailan erabaki arauzko neurrien eraginez.

Ohiko kudeaketa karguak % 14z igan dira jatorrizko aurrekontutik jatorrizko aurrekontura, 250 K€ aurrekontua sartzeko igerilekuaren kontzesionarioaren dirulaguntzarako, gizarte sektorea laguntzeko GEUZari eta Sagardian zentro sozialari eman dirulaguntzak emendatuz (bakoitzari 50 K€), eta Hego Akitaniako Kultura Lankidetzarako Erakunde Publikoari egin ekarpena sartzeko urte osorako (+75K€).

Inbestimendu saila

Inbestimendu saileko gastu guziak 17,1 M€-koak dira, horietarik 16,1 M€ gastu errealak dira eta 1 M€ ordena gastuak.

Gastu errealen barne bada:

  • Zorraren kapitalaren ordaintzea: 1,4 M€
  • Eramate urte sariak Euskal Herriko Lurren Tokiko Erakunde Publikoari: 71 K€,
  • Ekipamendu gastuak: 14,3 M€,
  • Beste gastuak: 225 K€, antolamendu zergaren ordaintzea barne (5 K€) eta agindupeko operazioaren ordaintzea barne (220 K€ -zenbateko bereko inbestimendu irabazia).

Ekipamendu gastuak eguneroko inbestimenduen eta programa baimen/ordainketa kredituen bidez kudeatu herriko proiektu handien inguruan dira.

Eguneroko inbestimenduak 3,1 M€-koak dira 2024rako.

Proiektu egituratzaileei lotu inbestimendu gastuak 11,1 M€-koak dira.

2024ko inbestimenduak ondoko hauek finantzatuko dituzte:

  • Funtzionamendu sailetik atera aurrezki gordinak:  2 M€,
  • BEZaren konpentsazio funtsak: 410 K€,
  • Antolamendu zergak: 325 K€,
  • Inbestimendu dirulaguntzak: 2,9 M€,
  • Beste irabaziek: 220 K€,
  • Aurrekontu orekarako maileguak: 9,9 M€.

Mailegu horrek bermatzen du inbestimendu sailaren oreka. Zenbatekoa 2024ko bukaeran finkatuko da irizpide batzuen arabera, hala nola gastuen eta irabazien gauzatze mailaren edo autofinantzamendu mailaren arabera.

Zorraren egoera

2023an, Herriko Etxeak mailegu bat egin du inbestimenduen finantzamendua burutzeko. 2023ko abenduaren 31n zorra 13,8 M€-koa zen.

  2023
Zorraren egoera €-tan/biztanleko –
Donibane Lohizuneko hiria
658
Zorraren egoera €-tan/biztanleko –
+ 10 000 biztanleko itsasbazterreko herrien bana bestekoa
1 081

Hiriak inbestimendu maila handia du eta biztanleko zorra 10 000 biztanle baino gehiagoko kostaldeko herrien bana bestekoaren petik du; donibandarrendako proiektuak obratzen segituko du eta zorra menperatua du.