2014az geroztik, Donibane Lohizuneko hiria Bakersfieldeko hiriarekin – Kalifornia, Amerikako Estatu Batuak – harremanak jorratzen ditu, trukaketa kultural eta ekonomikoak garatzeko asmoz.
Du Pays basque à la Californie
Bakersfielden berezitasunetan, Kaliforniako euskal diasporaren proportzio handi bati harrera egin diola da.
Hiriko solaskideak Sister City Groupeko eta Euskal etxeko kideak dira
Hastapen batean, joan jineko elkar ezagutzeko ekintzak antolatu ziren (hirien eta solaskideen deskubritzea).
Amerikako delegaritzei Donibane Lohizunen harrera egin zitzaien eta, alderantziz, Bakersfieldeko hiriak hautetsi eta eragile ekonomiko donibandarrak hartu zituen.
Harremanetan urrunago joateko borondate partekatua da nagusi, bereziki eskola eta gazteei dagokionez.
Hiri partzuerrarekin harremanak sortzeko xedea duen herriko etxeaz kanpoko “Bakersfield” batzorde baten sortzea aztertze bidean da. Batzorde honek donibandar orori ongi etorria eginen dio.
Bakersfielden gaineko begirada
Bakersfield, Kalifornian, Los Angelesen iparraldean kokatua da. Honen ekonomia, petrolio eta laborantzari buruz zuzendua da. Bakersfieldeko eskualdean fruitu eta barazkiak ekoizten dira, batez ere arbendolak, pistatxoak, gereziak eta zitrikoak.
Sister City Group taldeak senidetze batzorde baten eite handia du. Nazioarteko trukaketen aldeko lana burutzen du. Haren ekintzari esker, Bakersfield Mexiko, Korea, Japonia, Errusia eta Indiako hiriekin senidetua da.