Badu zenbait urte Pantxika Mayak sortutako Peio Txikia, Donibane Lohizuneko Jondoni Joaneko besten ikurra bilakatu dela. Bere baitaren bitartez, Peiok besten nortasuna eta izpiritua irudikatzen ditu.
2024ko bestetako afixa
2024ko gaia musika da, eta txalaparta nabarmendu nahi izan da bereziki.
Txalaparta izanen da 2024ko besta horietan hainbat hitzordutan nabarmenduko den musika tresna:
- Ostegun arratseko kontzertua baino lehen, Begiraleak elkarteak tailerrak eta erakustaldia eskainiko ditu Dukontenea parkean 20:00etatik goiti, eta, agertokian, kontzertuaren sarrera gisa, Kimu txalaparta talde profesionalak erakustaldia proposatuko du.
- Besta horietako azken ikuskizunean, igande arratsean merkatu estaliaren inguruan antolatuko denean, txalaparta eta sua izanen dira gai nagusiak.