Informazio baliagarriak

Jondoni Joaneko Herriko bestak ekainaren 20tik 24ra iraganen dira. Oinezkotzea, segurtasuna, garraioak… Bestetan parte hartzeko informazio baliagarriak aurki itzazu hemen.

Hiri barnearen oinezkotzea

Hiri barneko karrikak oinezkonetzako bakarrik izanen dira aurten ere, oinezkoen eta auto-gidarien arteko elkar jotzerik ez izateko. 2023an bezala, hiriaren bihotza bi eremutan bereiziko da.

Eremu berdea

  • Ekainaren 21a ostirala 09:00etatik (Thiers etorbidea) eta 13:00etatik (hiriaren gaineratekoa) goiti, eremu publikoan zirkulatzeko eta aparkatzeko debekua, ekainaren 24a astelehena 06:00ak arte.
  • Sartzera utziko da larunbat eta igandean, 06:00etatik 09:00etara.

Eremu laranja

  • Ez da ibilgailurik sartzen ahalko ekainaren 21a ostirala 13:00etatik ekainaren 24a astelehena 06:00etara, salbu larunbat eta igandean, 06:00etatik 09:00etara.

Laburbilduz, eremu horietan, hestea mailakatua izanen da ostiral goizetik goiti. Larunbat eta igandean bakarrik sartzen ahalko da, 06:00etatik 09:00etara. Tokiko bizitzaileak eta banatzaileak sartzen ahalko dira, baina bide hauetatik: Gambetta karrika, Dornaldéguy karrika eta Jaureguiberry karrika.

Ekainaren 24a astelehen goizean, behar genuke bizi normal batera itzuli.

Segurtasuna eta sorospenak

Sokorri-baliabidea antolatuko da bestatik ahal bezain hurbil, Herriko Etxeko aparkalekuan dagoen sokorri-postu azkartuaren inguruan.

2024ko herriko bestak parada izanen dira denbora errealeko bideo-zaintzako kamerak bigarren aldiz erabiltzeko, sokorri-indarrak gidatu eta laguntzeko, bereziki gauez.

Komunen eskaintza hobetzea

Bestetan jende anitz biltzen denez, jendetasunaren kontrako jokabideen aurka borrokatzeko eta denen erosotasuna hobetzeko, komunen eskaintza indartuko da.
Hala, 2023an plantan ezarri zen hiri barneko komunen sarea berriz zabalduko da (pixatokiak, banakako kabinak).

Eremu batzuetan bereziki indartuko da eskaintza: elizaren gibelaldean, Mazarin karrikan eta merkatu estalian.

Berrikuntza da 14 komuneko bina bloke ezarriko direla, bestaren eta joan-etorrien bihotzean: lehena Herriko Etxeko aparkalekuan (Luis XIV.aren plazatik hurbil) eta bigarrena Victor Hugo hiribidean (Labrouche karrikarekiko bidegurutzean).

Garraioak

Bestendako, TXIK TXAK zure xerka eta zure gibelera eramatera etorriko da. Karia horretara, usaiako autobus-lineez gain, bestatik itzultzeko autobusak antolatuak izanen dira, 1,20€ko prezioan (bidaiari bakoitz) autobus geltokitik abiatuz.

Argibide gehiago: www.txiktxak.fr