Kontzertu nagusia

Bestak hasteko bezperan, osteguneko gaualdiak euskararen inguruko momentu nagusia irudikatzen du urte guziz, deneri irekia eta urririk den kontzertua eskainiz. Aurten, Izarrak taldeari utziko diogu Dukonteneko Parkeko agertokian, ekainaren 20an, ostegunarekin, 21:30ean.

Izarrak

Herriko Etxetik kanpoko besta-batzordeak, Izarrak taldea aukeratu du 2024ko Donibaneko bestak abiatu aitzineko kontzertuarendako.

Kontzertu horrek doinu berezia ukanen du, taldeak 20 urte ospatuko baititu. Donibane Lohizuneko publikoak 2022ko maiatzean ezagutzeko aukera izan zuen Harriet Baita karparen agertokian, non “Maiatzaren Dantza” izeneko 5. diskoa aurkeztu zuten.

Neomak taldearen segida hartzen du.

Kontzertu hori parada izanen da Izarrak taldeko sortzaileentzat beren kantu arrakastatsu batzuk kantatzeko, baina baita nehoiz argitaratu gabeko beste batzuk aurkezteko ere.

Dukonteneko Natura Antzokia
Ekainaren 20an, ostegunarekin, 21:30ean
Sartzea libre