Aurtengo Jondoni Joaneko Herriko bestak ekainaren 20tik 24ra iraganen dira. Herriko Etxeak prebentzio-dispositiboak plantan ezarriko ditu.
Eraso sexista eta sexualen aurkako prebentzioa
Ekainaren 21ean, ostiralean, 18:00etatik 21:00etara, Luis XIV.aren plazako sartzean, genero-indarkeriaren kontrako prebentzio- eta informazio-erakusmahaia ezarriko da.
Sentsibilizazio- eta prebentzio-ekintza hori Gizarte Ekintzako Udal Zentroarekin, Donibane Lohizuneko Etxeko Indarkeria kasuak Entzuteko baliabideko kideekin eta Emakumeen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroko legelariekin batera eginen da.
Kontsumo arriskutsuen eta adikzioen kontrako prebentzioa
Bestalde, ekainaren 21a ostiralean eta ekainaren 22a larunbatean, 19:30etik 00:00etara, Luis XIV.aren plazako sartzean ere, kontsumo arriskutsuen eta adikzioen kontrako beste prebentzio- eta informazio-erakusmahai bat ezarriko da. Ekintza hau Bizia elkartearekin batera eginen da.