Donibane Lohizuneko herriak, 200 elkarte baino gehiago ditu.
Kultura, kirola, soziala, humanitarioa, etab., eremu askotan esku hartzen dute eta donibandarrek badute zer hauta beren aisialdiko aktibitateentzat. Haien ekintzek lurraldearen dinamismoan ere parte hartzen dute.
Sare horretaz ohartua izanez, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak laguntzen ditu.
Laguntzak
Herriko Etxeak elkarteak sustatzen ditu:
- Zeharkako laguntzen bidez: ekipamenduak edo herriko langileak esku emanez, laguntza logistikoa edo laguntza administratiboa eskainiz;
- Zuzeneko laguntzen bidez: funtzionamendurako edo ohiz kanpoko diru laguntzak.
Nola eska dezakezu diru laguntza?
Beren funtzionamendu gastuen finantzatzeko edo ekintza baten egiteko, elkarteek diru laguntza bat galdegin dezakete Donibane Lohizuneko Herriko Etxeari, diru laguntza eskaera bat eginez, hots:
- Linean den Nire Elkarteko Kontua erabiliz:
- Zure erabiltzaile izena > Nire Elkarte Kontuan sartu,
- Erabiltzaile izenik ez duzu > Linean den eskaera orria osa ezazu erabiltzaile izenaren ukaiteko
- Paperezko diru eskaera-orria betez eta, Herriko Etxera ekarriz edo igorriz, zehaztua den data baino lehen.
Elkarteen ataria
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak elkarteen atari bat antolatu du beren urrasen errexteko.
Sarbide pertsonalizatu batetik abiatuz, elkarteek beren datuak alda ditzakete, informazioak edo dokumentuak helarazi, ekitaldiak deklaratu, herriko gela bat edo eremu bat erreserbatu, baliabide logistikoak eskatu. Zerrendatuak diren elkarteek, erabiltzaile izena eta pasahitza ukan dute Emailez. Elementu horiek ez dituzua ukan? Eskaera egin dezakezu, eskaera-orria linearen bidez betetzeko.
Jakinean egoteko
Hezkuntza Nazionalaren eta Gazteriaren Ministerioak eta Frantziako administrazioaren gune ofizialak bi baliabide ezarri dituzte herritarren esku, hona honetako berrien emateko:
- Urrats administratiboak;
- Funtzionamendua;
- Diruztatzea;
- Elkarteen berezitasunak.