Donibane Lohizuneko hiriak denentzako kirolaren praktika faboratzen du.
Osasun ibilbidea
Errobi bazterreko Alfred Pose pasealekuan den osasun ibilbideak denentzako eskuragarri den kirol ibilbidea eskaintzen du. 4 geldialdiz osatua da, Elgar taldearen aitzinean, Urdazuri ibiltokian, kirol anitzeko eremuan eta Real del Sarte plazabartatzean (street workout). Gune bakoitzak giharrak indartu edo mantentzeko 4-5 ariketa tresna ditu.
Gisa horretan gazte, adineko, kirolari hasiberri eta/edo mugikortasun mugatukoek libreki aktibitate fisiko bat kanpoan praktikatzen ahal dute.
Xehetasun gehiago herriko etxean, kirol zerbitzuan edo 05 59 51 61 53 zenbakira deituz.
Kirol anitzeko Donibane
Haurrak
Kirol anitzeko Donibane baliabideak Donibanen bizi edo eskolatuak diren 6 – 7 urteko haurrei kirol jarduerak ezagutzeko bidea eskaintzen die. Urtero bost diziplina proposatuak zaizkie (talde kirolak, erraketa kirolak, buruz burukoak, etab.).
Donibane Lohizuneko lurralde hezitzaileen ardurapean iragaten dira saioak, asteazken arratsaldetan eskola garaian.
Harpidetza bi urtetan mugatua da. Urteko prezioa 30€koa da haur bakoitz.
Aitzinetik izena emateko: astelehenetik ostiralera, 8:30 – 12:00, kirol zerbitzuan, 2024eko irailaren 4tik goiti, 2017 eta 2018an sortutako haurrentzat.
Argibide gehiago: 05 59 51 61 53.
Helduak
Kirol anitzeko Donibane egiturak helduak ere kirolari sentsibilizatzen ditu. 2020ko sartzetik goiti, kirol zerbitzuak bi saio proposatzen dizkie:
- Astelehena 14:00 – 17:00: ibilketa nordikoa (10 km)
- Asteartea 14:00 – 15:00: gimnastika eztia
- Osteguna 10:30 – 12:00: ureko oinezko ibilketa
- Ostirala 10:30 – 12:00: kirol anitzeko jarduerak (baloia, erraketa, etab.)
Jende kopurua mugatua da.
Prezioak:
- Saio 1 asteka: 35€ urterako
- 2 saio asteka: 55€ urterako
- 3 saio asteka: 75€ urterako
- 4 saio asteka: 95€ urterako
Aitzinetik izena emateko: Herriko Etxeko kirol zerbitzuan (beherean, atearen aldean), 2024eko irailaren 10tik goiti, astelehenetik ostiralera, 8:30 – 12:00.
Argibide gehiago: 05 59 51 61 53.
Labela « Commune sport pour tous »