Les Récollets – Errekoletoak arkitektuaren eta ondarearen interpretazio zentroa (AOIZ)

2016an « Arte eta Historia Herrialde » emandako labela lortzeak Donibane Lohizuneko eta Ziburuko hiriek bultzatu izan dute proiektu egituratzaile bat: Errekoletoen komentu zaharraren erreabilitazioa eta hedatzea, gaur Les Récollets – Errekoletoak Arkitektuaren eta Ondarearen Interpretazio Zentroa (AOIZ) hartzen duena.

Proiektua

© ARC&SITES architectes 2023 – Crédit photo KOMCEBO

Portuaren bihotzean kokaturik, XVII. mendean Errekoleto fraideek sortutako komentu zahar horrek, zaharberritze lan pottoloen ondotik, Arkitektura eta Ondarearen Interpretazio Zentroa (AOIZ) hartzen du.

Donibane Lohizune eta Ziburuko herriarteko badiako Sindikatuak bultzaturik, proiektua ARC&SITES arkitekto bulegoko Rémi Desalbres ondare-arkitektoak eskutan hartu zuen. 18 enpresaren laguntzarekin, guneak ondare-zaharberritzea eta sorkuntza garaikidea uztartzen ditu.

Ekipamendua

Ondare-bitartekaritzarako tresna gisa asmaturik, guzien eskura den ekipamendu horrek Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren historia ulertzeko lehen gakoak publikoari ematea du helburu. Itsas-ondarea, Arkitektuaren eta Ondarearen Interpretazio Zentroaren ardatz nagusia, bereziki agerian ezarrita da bertan.

AOIZek parada ematen du:

  • 1.000 m2-tik gorako XVII. mendeko gune historiko bat, portuaren bihotzean EZAGUTZEKO
  • Erakusketa-ibilbide jostagarri baten ESPERIMENTATZEKO
  • Badiako itsas-abenturara ONTZIRATZEKO

Erakusketek, bisitek, ikuskizunek eta hitzaldiek 400 mendeko historia dakarren gune horren aberastasun guziak deskubritzeko aukera ugari eskainiko diote publikoari.

ARTE ETA HISTORIA HERRIALDEA

Kalitatezko labela

Arte eta Historia Herrialdaren hitzarmena 2016ko otsailaren 26an izenpetu zuten partaide zenbaitek: Estatuak, Donibane eta Ziburuko Herriarteko badiako Sindikatuak eta Donibane Lohizuneko eta Ziburuko Herriko Etxeek. Labela horren eskuratzea bi herriek duela zenbait urtez geroztik bideratzen duten ondarearen balorizazio politikaren elementu nagusi bat da. Azken hauek ezagutzaren, kontserbazioaren, bitartekaritzaren baita ere sorkuntza, arkitekturzako kalitatea eta bizi-ingurunea sustatzen dituen desmartxa aktibo batean parte hartzen dute.

Denontzako programazioa

Urtean zehar, hizlari-gidari onetsiek ibilbide artistikoak, bisita gidatuak eta tailer pedagogikoak kudeatzen dituzte, AOIZaren baitan nola Donibane Lohizuneko eta Ziburuko karriketan gaindi.

Aurkikuntzaren egitarauak – beherago deskargatzeko –, badiako ondare-gune enblematikoetako ateak bultzatzera eta haien historia ezagutzera gonbidatzen ditu kuriosak.

Informazio praktikoak

AOIZaren irekitzea

2024KO MARTXOAREN 30ETIK AZAROARENAREN 2RA
Sasoiz kanpo
– Asteartetik ostiralera: 14:00 – 18:00
– Larunbata: 10:00 – 13:00 / 14:00 – 18:00
Uztaila eta agorrila
Asteartetik igandera: 14:00 – 18:00
Gunea urte osoan irekia zaie eskolei eta taldeei, izena emanez
Kasu: azken sartzea gunea hetsi baino 30 min lehenago

* Mugikortasun murriztua dutenentzat helgarritako gunea

AOIZaren bisita libreak

Banaka:
Prezio osoa: 4€
Prezio apaldua: 2€
▪ Ikasleak / Enplegu galdegileak / RSA
Urririk:
▪ Hilabeteko lehen larunbatean (uztailean eta agorrilean izan ezik)
▪ 18 urte beheragoentzat
▪ Hizlari-gidari / Icomos txarteldunentzat
Talde prezioa ( 15 lagunetik goiti): 3€ pertsonaka

Hizlari-gidariek gidatutako bisitak

Banaka:
1h00 / monumentu 1: 5€
1h30 / 2h00ko bisita: 8€
Arte-ibilbidea: 10€
Urririk 18 urte beheragoentzat
Eskolak eta taldeak:
Urtarriletik abendura, erreserba eginez