Donibane Lohizuneko mediatekak haren bildumak, lineako zerbitzuak eta animazioak eskaintzen dizkie baliatzaileei.
Aurkezpena
Hiri barnearen bihotzean, Roxas etxean, Larrungo Mediateken sareburu den Donibane Lohizuneko mediatekak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
- Publikoaren eskura uzten du 108 000 dokumentuko sarearen amankomuna den bilduma bat (liburuak, CDak, DVDak, irakurritako testuak, prentsa, Daisy liburuak, irakurgailuak…),
- Urtero eskuratzen diren 12 000 berritasunetarako sarbidea ematen du
- Gehienez 20 dokumentu mailegatzeko eta 10 erreserbatzeko aukera ematen du
- Haututako dokumentua mailegatzeko eta nahi den mediatekan emateko aukera eskaintzen du.
- Eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan dohainik duren film, prentsa, autoformakuntza programa, e-book eta musika aukera zabal bat sartzea proposatzen du, kontu numeriko pertsonal baten bidez.
- Urte osoan zehar, publiko zabalari irekitako eta urririkako kultur-hitzorduak proposatzen ditu.
Arbonako, Azkaingo, Ziburuko, Getariako, Senpereko, Donibane Lohizuneko eta Sarako mediatekek osatzen dute Larrungo mediateken sarea. Donibane Lohizuneko mediateka da horren buru.
Txartel bakarra
Larrungo Mediateken Sareak mailegu-txartel bakarra eskaintzen du, urririkoa eta sareko 7 mediateketan balio duena.
Txartel bakar honi esker, erabiltzaileek zuzenean sar daitezke 7 mediateken katalogoetako eduki zabalera. Halaber, nahi duten mediatekan dokumentuak mailegatu eta itzuli ditzakete.
Larrungo Mediateken Sareko mailegu-txartela bertan ematen da, nortasun-agiria eta bizilekua egiaztatzen duen agiria aurkeztuta.
Harpidetzak urtebetez balio du, dataz data, eta urririk da.
Irekitze ordutegia:
- Asteartea, asteazkena, ostirala: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara
- Osteguna: 15:00etatik 18:00etara
- Larunbata: 10:00etatik 17:00etara
« Turismo eta elbarritasun » labela
Eraikinak, « Turismo eta Elbarritasun » gisa labelizatua da lau elbarritasun motentzat (motorra, burukoa, entzumena, ikusmena) dena, honako hauek eskaintzen ditu:
- Dokumentu egokiak itsuentzat eta ikusmen urriko pertsonentzat (liburu irakurriak, liburu letra handidunak, liburu numerikoak);
- « Dys » liburu bilduma bat, arazo kognitibo bereziak dituzten irakurleentzat eta ikasteko arazo ondorioak eragin ditzakeenak (dislexia, disortografia, disfasia, dispraxia, diskalkula),
- Soinu informazioa, giltzadi argitua, zenbakiak erliebean eta braillez idatziak dituen igogailua, mediatekako 3 estaietara iristeko.
- Begizta magnetikoak harleku bakoitzean, entzumen-urriko pertsonentzat.
Donibane Lohizuneko mediatekak
Animazioak
Mediateka irakurketaren inguruko topaketak, trukeak eta animazioak egiteko gune bat ere bada. Hainbat ekitaldi erregularki antolatzen ditu:
- Haur eta gazteentzako ikuskizunak;
- Mintzaldiak;
- Kontzertu aurreko saioak;
- Irakurketa klubak;
- Ttipientzako hitzorduak, hala nola « Nuñuak eta liburuak »;
- Urteroko ipuin festibal bat, « Festi-contes »;
- Erakusketak.
Izena ematea honela egin daiteke:
- lekuan bertan,
- telefonoz: 05 59 26 28 99 .