Organo handiaren berriztapena

San Joan Bataiatzailea elizako organo handia, musika arloko aparteko kalitateak dituen historia eta kultura ondarea, Donibane Lohizuneko gurtza eta kultura biziaren osagai osoa dugu XVII. mendetik hona. Nahiz eta hiriak erregularki mantenu lanak obratu, denboraren kalteak jasan izan ditu tresnak.

Honen zaintzeko gisan, berritze kanpaina handi bat abiatzen du hiriak. Instituzioetako partaideen sostenguaz gain (kolektibitateak, Estatua…), Ondarearen Fundaziotik hurbiltzen da suskripzio bat irekitzeko asmoz.

Aurretik, honen kontserbazio egoeraren bilan bat burutua izan da 2018an. Hainbat motako esku hartzeak burutzea ondorioztatu du aditu txostenak:

  • Segurtasun obrak sistema elektrikoa norma berriei egokitzeko eta barneko ontzietara heltzeko (tresna egokitu eta konpontzeko),
  • Tresnaren ibilera ona hobetzeko obrak:
    • Noten mekanika, iragaiztasuna, jokoen tiraketa eta haizeen elikatzea,
    • Kontzepzio akatsen konponketa: teklatuen (giltzen izaria eta higadura) eta pedalen egoerarengatik errepertorioaren zati bat ezin da jo,
    • Errautsa kentze eta mutxidura eta intsektu xilofagoen aurkako tratamendua.

Egitekoak diren obrak 370 000€tan estimatuak dira. Obrak 2021eko irailean hasiko dira eta urte bat inguru iraunen dute. Organo egile batek kudeatuko ditu.

Suskripzioa ondarearen Fundazioarekin

Berritze obren diruztatzeko partikular eta enpresengana jo du hiriak haien laguntza eskatzeko. Ondarearen Fundazioarekin partaidetzan 150 000€-ko suskripzio bat abian ezarria izan da 2019ko irailean. Obren amaierarekin bukatuko da.

Dirua nola eman?

  • Linean Ondarearen Fundazioaren gunean:
  • Txekez honen ondoan dagoen suskripzio bonoa ongi beterik ondoko helbidera igorriz Fondation du patrimoine, 7 rue Fénelon, 33000 Bordeaux.

Dirua emanez ondokoa lor dezakezue :

  • Zerga beherapena partikular eta enpresentzat.

Partikularrentzat:

Emana izan den diru kopuruaren %66ko beherapen bat mozkin zergan eta zergapekoaren %20a gainditu gabe (adib: 100 € eman = 66 €-ko aurrezpena);

Emana izan den diru kopuruaren %75eko beherapen bat higiezinen fortunan 50 000 €-ko mugan; muga horretara heltzen da 66 666 € ematean (adib:100 € emanez = 75 €-ko zerga  aurrezpena).

Enpresentzat, emana izan den diru kopuruaren %60ko beherapen bat eta negozio zenbateko ZG-ren %5ekoaren mugan (adib: 500 € eman = 300 €-ko zerga  aurrezpena).

  • Hiriak eskaini ordainak emana izan den diru kopuruaren arabera: obralekuaren bisita pribatuak organoa berriz muntatzean,  kontzertuetarako gomitak, meszenoen aipamena.

Organo handiaren historia

Donibane Lohizuneko organo handia, San Joan Bataiatzailea elizako harribitxia, lohizundar gurtza eta kultura biziaren osagaia dugu XVII. mendetik.

Gérard Brunel-ek sortu dituzkeen ontziak (1656 edo 1659), Monumentu Historikoen artean sailkatuak izan dira 1908an. Mendeetan zehar (1732, 1760, 1837, 1932, 1953…) hainbat aldiz berriz eraikia, berritua, eraldatua izan den tresnaren kutxatilak izan dira.

Azken berriztapena Robert Chauvin-ek egin zuen 1980. urtean.

Gaur egungo organoa, klasiko inspiraziokoa, 56 notako 3 giltzadiz eta 30 notako pedalez osatua da, 47 jokorekin, hauen artean 11 joko dituen giltzadi errezitatzaile adierazkor bat eta bi chamade edo mihi joko horizontal aurkitzen ditugularik.

Jésus Martin Moro da, 1987 urteaz geroztik organoaren jole titularra.