Ikuskizun biziaren arloko praktika artistikoak

Peyuco Duhart Kultur Zentroa Donibane Lohizuneko praktika artistikoen gune enblematikoa da, musika, antzerkia, dantza, kantua eta abarren inguruan.

Publiko guziei zuzendua

Kultur Ministerioak dionez, “liburuak irakurtzea, musika entzutea, museoak, monumentuak bisitatzea, ikuskizun bizietara joatea, festibaletan parte hartzea baita musika tresna bat jotzea, margotzea edo antzerkian aritzea bezalako praktika artistikoak edota praktika numerikoak […] hezkuntza artistikoa eta kulturalaren garapenaren esparru orokorrean sartzen dira eta lurraldeetako garapen kulturalean eta berpizte artistikoan parte hartzen dute. Jendeen formakuntzan eta loratzean parte hartzen dute osoki”.

Erronka horiei erantzuten die Peyuco Duhart Kultur zentroak, musika, dantza eta antzerkiari leku aparta eskainiz. Izan erakunde publiko, tokiko elkarte edo egonaldian diren artisten bitartez, praktika artistikoak eta kulturalak bizi dira leku honetan, une orotan.

Musika

Musika irakaskuntzari eskainitako 432 m2

L’école de musique municipale René Lahetjuzan occupe le rez-de-chaussée de l’aile ouest.

René Lahetjuzan hiriko musika eskola hego-hegalaren behereko estaian kokatua da.

Banakako praktikarako 6 gela, taldekako praktikarako 3 gela, musika formakuntza gela 1, koordinazio bulego 1 eta gordeleku 1 aterpetzen ditu.

René Lahetjuzan hiriko musika eskolak kalitatezko musika artistiko irakaskuntza amaturra proposatzen die publiko guziei (haurrak eta helduak), taldekako pedagogia hobetsiz.

200 ikasle baino gehiago biltzen ditu, 15 irakasle, zuzendari bat eta koordinatzaile baten ardurapean.

Argibide gehiago

Hiriko musika eskola orria kontsultatu

Antzerkia, dantza eta kantua

Sorkuntza eta praktika artistikoari eskainitako 530 m2-rekin, hego-hegaleko estaietan kokatutako gelak antzerkia, dantza eta kantuari eskainiak dira, bi mailatan banatuak.

Antzerkia

Lehen estaia antzerkiari eta kantuari esleitua zaie. 111 m2-ko estudio bat eta 62 m2-ko beste bat proposatzen ditu, baita bulego partekatuak eta gordelekuak ere.

Kantua

Kantua irakatsia da lehen estaieko geletan. Bi abesbatzek 62 m2-ko gunea baliatzen dute.

Dantza

Azken estaia dantzaren praktikari esleitua zaio. 105 m2 eta 70 m2-ko bi gela ditu, eta kanpoko terraza-teilatu batera darama.