Donibane Lohizuneko hiriak musika irakasle bat eskura ezartzen du eskola baten bidez: René Lahetjuzan udal musika eskola.
René Lahetjuzan udal musika eskolak haur eta helduei zuzentzen zaien musika irakaskuntza eskaintzen du. Lehengo udal harmoniatik sortua, haren jatorria ahantzi gabe, eskolak, denborak aitzina egin ahala bilakatzen jakin du. Kalitatezko irakaskuntza artistikoa eskaintzeko xedea du, betiere denen ikasteko erritmoa errespetatuz. Ikasleek, musika bakarka edo taldean praktikatzen dute. Publiko aitzinean egiten diren emanaldietan parte hartzen dute, entzunaldi zikloetan edo musikaren festan bezala.
Eskaintza pedagogikoa
Irakasgaia | Publikoa | Informazio osagarriak |
Musika kultura | ||
Musika gogo piztea | 5-6 urte | 45 minutuko kurtsoak |
Musika lehen irakaspena | 7 urte | 45 minutuko kurtsoak |
Musika formakuntza | 8 urtetik goiti | 45 minutuko kurtsoak |
Formakuntza instrumentala | ||
Haize tresnak: flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, adarra; Musika tresna polifonikoak: pianoa, gitarra; Perkusioak: bateria; Musika tresna herrikoiak: gaita, alboka, txistua, akordeoia. | Denentzat | 30 eta 60 minutu arteko bakarkako edo taldekako kurtsoak |
Taldeko praktikak | ||
Korala | Haurrak | 60 minutuko tailerrak, hautuzkoa |
Multzoak | Denentzat | Ikaslearen mailaren eta irakaslearen estimatzearen arabera |
Eskolako orkestra | Denentzat | 90 minutuko tailerra, ikaslearen mailaren eta irakaslearen estimatzearen arabera |
Ikastaroak | ||
Egungo musika anplifikatuak, musika tradizionalak, kantua, etab. | Denentzat | Ikastaroak eskola opor garaietan iragaten dira eta ikasleari urtean zehar jakinarazten zaizkio. |
Proiektu pedagogikoa
Eskolaren proiektu pedagogikoa 5 helbururen inguruan antolatzen da:
- Denentzat eta ahal den guzientzat musika ikasteko ahala faboratzea ;
- Musikariak formatu eta izpiritu kritikoa eraikitzea ;
- Multzoen baitan taldeko praktika faboratzea ;
- Publiko aitzinean lanaren emaitza agertzea ahalbidetzea ;
- Lurraldea animatu eta honen ospea faboratzea.
Eskolako orkestra
2014az geroztik, musika eskolak Urdazuri lehen mailako eskolaren baitan esku hartzen du, hartan Harmonia orkestra formatzeko gisan. “Eskolako Orkestra”, haurrei taldeko musika praktika baten ukateko parada ematen dien baliabidea da. Gela bereko ikasleak hartzen ditu, haien gaitasun eta maila edozein izanik ere. Ikasgeletako taldeko musika ikasketak, elkarrekin jostatzeko eta, hilabete batzuen buruan, lehen kontzertu baten emateko plazerra deskubritzea ahalbidetzen du.
Musikal eskolan izena eman
Aitzin izen ematea
Ekainetik goiti
Behin betiko izen ematea
Izen emateak iraileko lehen astean musika eskolan egiten dira, deialdia jaso eta, libre diren lekuen arabera, aitzin izen ematea ontzat eman eta gero.
Lehentasunez onartua izateko baldintzak: ikaslearen izen ematearen berritzea, Donibane Lohizunen bizi diren haurrak.
Contact
René Lahetjuzan udal musika eskola
Herriko Etxea, Luis XIV plaza
64500 Donibane Lohizune
Tél : 05 59 26 30 78
Mail :