Peyuco Duhart Kultur Zentroak Tanka ikuskizun areto handia aterpetzen du, ikuskizun biziaren arloko emanaldiei eskainia.
Tanka, Donibaneko ikuskizun biziaren aretoa
Peyuco Duhart Kultur Zentroak Tanka ikuskizun areto handia aterpetzen du, ikuskizun biziaren arloko emanaldiei eskainia.
Osoki gorriz apaindua, bikaintasunaren eskakizunari begira asmatua, ekai bakoitza, ekipamendu bakoitza artoski hautatuak izan dira, lekuaren estetika eta akustika aldi berean optimizatuz. Moldagarria den aretoak bere itxura egoki dezake erabileren arabera eta bai jarririk diren 500 lagun bai zutik diren 1 000 lagun errezibi ditzake.
Urtero, Tanka aretoak arlo guzietako hogeita hamar bat ikuskizun bizi proposatzen ditu (antzerkia, musika, dantza, ipuinak), zaletasun eta belaunaldi desberdinak bilduz.
Donibane Lohizuneko kultur batzordeak eta bere partaide nagusia den Hego Akitaniako Eszena Nazionalak dute programazioa ko-eraikitzen.
Zenbait festibalen topagunea ere izaten da hala nola Festi-contes (ipuin festibala), Donibane Lohizuneko Nazioarteko Zinemaldia edota Ravel festibala, eta egonaldian diren artistak aterpetzen ditu urte osoan zehar.