Egitekoak

Donibane Lohizuneko itsasbazterreko Lorategi botanikoa baliabide gunea da: urte osoan zehar deskubritzeak, animazioak, aholkuak, egiteko tekniko eta zientifikoak iragaten dira.

Landare ondarearen ezagutzarako eta balorizaziorako gunea.

Donibane Lohizuneko itsasbazterreko Lorategi botanikoak, euskal itsasbazterreko ingurune naturaletan zehar ibilaldia eskaintzen die bisitariei: itsasbazterreko pinudia, atlantikoko hariztia, dunak, eremu hezeak, itsas landak, itsas ezpondak, etab.

Bilduma originalak guzi hori osatzera datoz: landare baliagarriak, familia botanikoen labirintoa, bost kontinenteetako landareak, etab.

Animaziorako eta deskubritzeko gunea

Urte osoan zehar, Lorategi botanikoko taldeak sentsibilizatze eta heziketa desmartxa bat gauzatzen du, tokiko biztanleei eta bisitariei bere ondarearen interes zientifiko eta kulturala transmititzeko, eta baita inguramenarentzako praktika onak irakasteko ere: erakusketak, ateraldiak naturan, tailer praktikoak, topaketak, ekintza pedagogikoak

Eskoletako publikoarentzat animazio berezituak eskaintzen dira. Eskatuz gero, irakasleei zuzendua den eta aipagai diren gaiak aurkezten dituen liburuxka pedagogiko eskuragarri da. Urte guzian zehar, Lorategi botanikoko taldea irakasleen zerbitzuko da, haien beharretara egokituko den proiektua prestatzeko.

Inspiraziorako eta aholkurako gunea

Aurkezten diren landare guziak Euskal Herrikoa klimari egokituak dira. Ondorioz, leku ezin hobea da zure lorategiaren antolaketarako ideiak eta inspirazioa atzemateko. Lorategi botanikoko taldeak bisitarien zerbitzuko ere izanen da, hauen Lorategiaren antolaketari buruzko galderei erantzuteko.

Euskal itsasbazterreko ingurune naturalen lehengoratze egitekoak

Lorategi botanikoko taldeak, itsasbazterreko ingurune naturaletan egiteko tekniko eta zientifiko desberdinak burutzen ditu: diagnosia, ingurune naturalen lehengoratze eta kudeaketa.