Merkatu estalia

Donibane Lohizuneko merkatu estaliak hiri erdiguneko bizi eta merkataritza eremu bat osatzen du. 37 tokiko merkatari eta tokiko ekoizleen erakusmahairekin, hiri erdiguneari kalitatezko elikagai gune bat eskaintzen dio. Eskaintzen diren ekoizpen gehienak zirkuitu laburretik heldu dira, arraindegiek saltzen duten Donibane Lohizune-Ziburuko portutik heldu den arraina bezala.

Merkatu

Donibane Lohizuneko merkatu estalia goiz guziz 7:00etatik 13:00etara irekia da.
La Bucette des Halles ostatuan kafe bat har daiteke.

Elikagai merkatua

Donibane Lohizuneko merkatua merkatu estaliaren inguruan antolatzen da. Urte osoko astearte eta ostiral goizetan, 70 saltzailek baino gehiagok haien ekoizpenak saltzen dituzte, uztaila eta agorrilean egun osoko merkatua delarik

Sortzaileen merkatua

Ekainaren 1etik irailaren 15erako igande guziz, sortzaileen merkatua iragan ohi da merkatu estaliaren inguruan. Jantzi, bitxi eta beste hainbat objektu tokiko sormen zabalaren lekuko dira.

Sukaldaritza animazioak

Sukalde profesional ibiltariz ekipaturik, Donibane Lohizuneko merkatu estaliak sukaldariei lekua ematen die erregularki. Azken hauek haien errezetak egiten dituzte hartan. Publikoak sukaldeko erakustaldia zuzenean edo pantailan ikus lezake. Tailer horiek hilabete guzietako 3. igandez iragaten dira, uztaila eta agorrilean ezik.

Contact

Donibane Lohizune Animazioa Saltegiak Ekitaldiak

Tél : 05 59 26 38 38