Sar hitza
Orrialde honen xedea webgunea erabiltzen laguntzea da.
Interneten eskuragarritasunerako nazioarteko ekimenak (wai), eskuragarritasun hori ondoko moldean definitzen du:
Interneterako eskuragarritasunak, elbarritasun egoeran diren pertsonek sarea balia dezaketela erran nahi du. Zehazkiago, sarearen bidez hauteman, ulertu, nabigatu eta elkar eragin dezaketela eta sarean ekarpenak egin ditzaketela. Sarearen eskuragarritasuna beste batzuei ere probetxugarri gertatzen zaie, bereziki urteek aitzina egitearekin gaitasunak aldatzen zaizkien adinekoei.
Sarearen eskuragarritasunak sarera iristeko hunkituak diren elbarritasun guziak barne hartzen ditu, hauen artean elbarritasun bisual, auditibo, fisiko, kognitibo eta neurologikoak.
Donibane Lohizune hiria engaiatzen da, Xantza Eskubideen Berdintasunari, ahalmen urriko pertsonen parte-hartzeari eta herritartasunari buruzko 2005eko otsailaren 11ko Legearen ondoriozko betebeharrei ihardesteko, elbarritasunaren arloko erreferentziazko legea baita. Lege horrek eskuragarritasuna eskatzen die Estatuaren, lurralde-kolektibitateen eta erakunde publikoen lineako komunikazio-zerbitzu guziei.
Diskriminazio-ezaren eta eskuragarritasun digitalaren printzipioekilako errespetuari atxikia, Donibane Lohizune hiriak eskuragarritasun digitaleko urteainitzeko eskema prestatzen ari da, jendearen esku ezartzen dituen lineako komunikazio-zerbitzuak mailaz maila araberakotasunean ezartzeko.
Araberakotasun-ikuskatzea egina izanen den orduko, orri hau egineratua izanen da araberakotasun-adierazpenarekin.
Gaur egun, webgunea ez da eskuragarritasuna hobetzeko RGAA version 4.0. erreferentzial nagusiarekin araberakotasunean.
Disfuntzio bat seinalatu eta kontaktua
Donibane Lohizune hiria jakinean da eskuragarritasun arazoak egon daitezkeela gaur eguneko webgunean.
Ikuskapenaren emaitzak eta egin daitezkeen zuzenketak ukan bitartean, engaiatzen da pertsona ezinduak bilatzen dituen informazioak eta funtzionalitateak, zentzuzko epe batean eskuratzeko behar diren baliabideak hartzera.
Horretan, 2005eko otsaileko legearen 11. artikulua errespetatzen du:
“ahalmen urriko pertsonak bere elbarritasunaren ondorioak konpentsatzeko eskubidea du, elbarritasunaren jatorria eta izatea, adina edo bizimoldea edozein izanik ere”.
Beraz, Donibane Lohizune hiriak gomita luzatzen die berekin harremanetan jartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, laguntza bat emana izan zadien (alternatiba eskuragarria, informazioa eta edukia beste molde batez emanak)
Errekurtso bideak – Eskubideen defendatzailea
Webguneko eduki edo funtzionalitateren bat eskuratzea oztopatzen dizun eskuragarritasun akats bat egiaztatzen baduzu, hau jakinarazten badiguzu eta gure partetik ez baduzu erantzun zalurik eskuratzen, eskubideen defendatzaileari erreklamazioak edo helegite juridikoa helarazteko eskubidea duzu. Baliabide desberdinak dituzu zure eskura.
- Harreman formularioa;
- Zure eskualdeko ordezkarien zerrenda, hauen zuzeneko harremanerako informazioarekin;
- Telefono zenbaki bat: 09 69 39 00 00;
- Zigilatze beharrik gabeko doako posta bidezko helbidea: le Défenseur des droits – libre réponse 71120 – 75342 Paris cedex 07.
Webgunearen antolaketa
Nabigazio nagusia
Webgunea 5 ataletan egituratua da, denak nabigazio menu nagusitik eskuragarri dira:
Beste nabigazio sistemak
- Orri azpian kokatua den lotura baten bidez eskuragarri den gunearen planoa
- Nabigatze nagusian kokatua den bilatzailea
- Nabigatze nagusiaren azpian kokatua den bide-hari barrak zein orrialdetan zauden eta orrialde horretara iristeko zein bide hartu duzun adierazten dizu.
Izenburukako nabigazioa
- mailako izenburua orrialdearen izenburuari dagokio.
- mailako eta goragoko izenburuak kontsultatzen den orrialdeko paragrafoen izenburuak dira.
Laguntza teknologia eta nabigatzaile gehienek izenburukako nabigazioa errexten dute. Pantaila irakurgailu gehienek ondoko izenburura jauzi egiteko funtzionalitatea dute.
Sarbide zaluko loturak
Dokumentu hastapenean agertzen diren sarbide zaluko loturek, orrialdeetako kokagune nagusiei buruzko nabigazioa ahalbidetzen dute.
Testuen bistaratzea
Edukidun testuak letra-tipoaren neurri erlatiboa dute, hots, beharren arabera handitu daitekeena.
Testuaren bistaratze neurria aldatzeko:
- Nabigatzaile
gehienetan, windowsekin:
- Klabierraren crtl tekla eta saguaren errotatxoa aldi berean baliatu
- Handitzeko crtl eta + teklak aldi berean zapatu, eta ttipitzeko eta hastapeneko neurrira itzultzeko crtl eta 0 teklak.
- Mac-osekin, crtl tekla ordez cmd tekla zapatu
Inprimatzeko bertsioa
Orrialde bat inprimatzerakoan, nabigazioko elementuak gordeak izanen dira, edukia baizik ager ez dadin.
Eduki alternatiboak
Beharrez, webguneko elementu grafikoek eskuratzen ahalko den testu alternatiba bat dute, bisitariak elementu horiek ez agertzea erabaki duen edo ikusi nahi ez dituen kasurako.
Webgunea begiratzeko ezinbestekoak diren pluginak
Webgune honetan diren formatu orotako dokumentuak ikusi ahal izateko, ondoko doako modulu osagarria behar duzu (behe honetan den loturan klika ezazu eta agertzen diren argibideak jarrai).
(nb: kontsultatu nahi duzun orrialdean zein eskas duzun zure nabigatzaileak adieraztea ere itxoin zenezake. Honek beharrezkoa duzuna telekargatzeko eta instalatzeko parada emanen dizu.)
- adobe acrobat reader, telekargatzeko proposatuak diren pdf formatuko fitxategiak irakurri ahal izateko.