2022ko ekainaren 1etik goiti, apartamendu mublatu turistikoak eta logelak alokatzeko baldintzak aldatuko dira Euskal Hirigune Elkargoko 24 herritan. Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiek araudi hori bozkatu dute 2022ko martxoaren 5ean.
Mublatu turistikoak arautzeko araudi berri bat
Denei bizitegi bat ukaiteko bidea emateko eta jabeak beren ondasunak urte osoan alokatzera bultzatzeko, elkargoko hautetsiek mublatu turistikoak arautzeko araudi berri bat bozkatu dute 2022ko martxoaren 5ean. Araudi hori euskal kostaldeko 24 herriei dagokie, Donibane Lohizune barne.
Bizitegi nagusia urtean 120 egun baino gehiago alokatzen duten jabeei zuzendua zaie, bai eta bigarren bizitegia epe motzeko pasaiako bezeroei alokatzen dieten jabeei ere.
Kalte-ordainaren printzipioa finkatzen du. Kalte-ordain honek bizitegi berri baten sortzeak bizitegi baten “galtzea” orekatzea ahalbidetzen du eta, beraz, bizitzeari eskainiak ez ziren lokalak bizitegi bilakaraztea. Eraldatutako lokala azalera berekoa izan behar da eta herri berean kokatua.
“Erabilera aldatzeko” baimen bat eskatu behar da. Araudi hori pertsona fisikoei eta legezko pertsonei zuzendua zaie. 2022ko ekainaren 1ean sartuko da indarrean.
Bi baimen berezi daude:
- Ikasleei 9 hilabetez alokatutako bizitegientzat,
- Jabeen bizitegi nagusian kokatutako mublatuentzat.
11 000 bigarren bizitegiei eragin diezaieke, hots, Ipar Euskal Herriko etxebizitza parke orokorraren %6,5a.
Kalte-ordainaren menean den ondasunaren erabilera aldatzeko txostena aurkeztu behar da Euskal Hirigune Elkargoan.
2022ko maiatzaren 31 arte indarrean diren urraspideak
Hemendik aitzina, Donibane Lohizuneko herrian, bigarren bizitegien jabeek beren bizitegiaren erabilera aldatzeko aldi baterako baimena eskatu beharko dute, Eraikuntza eta Etxebizitza Kodearen L.631-7-1 A artikuluaren eta 2019ko irailaren 28an Euskal Hirigune Elkargoaren elkargoko kontseiluan onartutako araudiaren arabera.
Araudi hori onartu ondoren, 2019ko abenduaren 13ko erabakiaren ondorioz, Donibane Lohizuneko herriak apartamentu turistikoen erregistroa egiteko prozedura bat plantan ezarri nahi izan du. Prozedura horren bidez, bigarren bizitegia, bizitegi nagusia osorik edo zati bat (logela) alokatu nahi duten ostatu emaileek 13 zifra erabilgarriko erregistro-zenbakia lortu ahal izango dute, lineako erreserba webguneetan alokairua proposatzeko (apartamentu mublatuak, logelak).
Egin beharreko urratsak ezagutzeko eta urratsez urrats gidatzeko, egin klik esteka honetan:
Urratsei buruzko informazio batzuk
1. urratsa: erabilera aldatzeko aldi baterako baimenaren eskaera
Erabilera aldatzeko aldi baterako baimena lortzea nahitaezkoa da apartamentuturistiko gisa erabiltzen diren bigarren bizitegi guztietarako – iraunkorrak nahiz noizbehinkakoak –, eta hori alokairuko lehen egunetik hasita.
Euskal Hirigune Elkargoak bozkatutako araudian zehaztutako irizpideen arabera ematen dira baimenak.
Bigarren bizitegia (apartamentu turistikoa)
Bizitegi nagusia ez diren apartamentu turistikoentzat (estudioa, apartamentua, landetxea, etxea), pertsona fisikoa bazara, erabilera aldatzeko aldi baterako baimena lortu behar duzu.
Donibane Lohizuneko herrian, jabe batek erabilera aldatzeko baimen bakar bat lortzen ahalko du.
Kontuan izan, bizitegia gutxienez 8 hilabetez alokatzen bada ikasle batentzat edo lanbide-mugikortasunean dagoen pertsona batentzat eta gero sasoiko alokairuan 120 egun arte, ez dela kontabilizatuko jabeari emandako kuotan.
Erabilera-aldaketa eskatzeko formularioa beterik aurkeztu behar diozu inprimakian adierazitako zerbitzuari.
Bizitegi nagusia
Bizitegi nagusi gisa kontsideratzen da gutxienez urtean zortzi hilabetez okupatutako bizitegia, salbu betebehar profesional, osasun arrazoi edo ezinbesteko kasuan. Zure bizitegi nagusia ezin da urtean 120 egun baino gehiago alokatu.
Bizitegi nagusia alokairuan jartzeko ez da beharrezkoa erabilera aldatzeko aldi baterako baimena eskatzea.
Hala ere, zure erregistro-zenbakia lortu behar duzu (ikus 2. urratsa) eta herriko egonaldi zerga ordaindu behar duzu (ikus 3. urratsa).
Arrotz logelaren kasu berezia:
Turismo-kodearen L324-3 artikuluak honela definitzen ditu arrotz logelak: herritarren etxeetako logela mublatuak dira, turistei laguntzeko, gau batean edo gehiagotan, ordain truke, prestazio-sorta batekin. Arrotz logela gisa kontsideratzeko, irizpide hauek bete behar ditu:
- Zure egoitza nagusia da eta zuk ematen diezu ongietorria turistei,
- Turistek egonaldia egiten duten unean bertan zaude,
- Gaua, oihalak eta mihiseak eta gosaria ematen dituzu.
Logelak alokatzeko aitorpenaren inprimakia bete eta egonaldiaren gaineko zergaren zerbitzura bidali behar duzu.
Arrotz logelaren definizioari buruzko xehetasun gehiago:
Bizitegi nagusian eraikin atxiki bat edo apartamentu bat alokatzea (estudio edo garaje egokitua…)
Eraldaketa partzialaren kasuan, bizitegi bat bizitegi txikiagotan zatitzearen kasuan edo jabetzaren lurrean eraikin gehigarri bat sortzearen kasuan, eskaera Herriko Etxean aurkeztu behar da, hirigintzako inprimakiaren bidez.
2. urratsa: erregistro-zenbakiaren eskaera
Apartamentu turistikoen alokatzaile guztiek erregistro-zenbaki bat izatea nahitaezkoa da (bizitegi nagusia edo bigarren bizitegia), alokairuko edozein iragarki argitaratzeko, alokairuko lehen egunetik. Erregistro-zenbaki hori nahitaezkoa da orain, bizitegi nagusiko alokairuetarako ere. Arauen araberakoa ez den edo zuzena ez den aitorpen oro eginez gero, alokatzaileak bere burua 5.000 eurotik 10.000 eurora bitarteko isunaren zigorpean ezarriko du.
Herriko auzapezak emandako erabilera aldatzeko aldi baterako baimena jaso bezain laster, apartamentu turistikoaren aldez aurreko aitorpena egin behar duzu erregistro-zenbaki bat lortzeko.
Ostatu emaile berria bazara: sortu zure kontua « Kontu berri bat sortu » atalean.
Erregistro-zenbaki hau alokairuko iragarkietan argitaratu beharko duzu (egunkariak eta iragarki-webguneak, Interneteko plataformak, etab.). Urrats horietarako guztietarako:
3. urratsa: Egonaldi zerga deklaratzea
EHEk egonaldiaren gaineko zerga jasotzen du, errealean. Egonaldi zergaren emaitza hirian turismoa garatzearen aldeko gastuetara bideratzen da.
Aterpetze mota guztiei dagokie: hotelak, arrotz logelak, herritarren etxeetako logelak, apartamentu turistikoak, turismoko egoitzak.
Aterpetze turistikoen bezeroek egonaldi zerga zuzenean ordaintzen diote ostatu emaileari edo lineako alokairu-plataformari (Abritel, Airbnb…).
2019ko urtarrilaren 1etik, sailkatu gabeko ostatalekuetarako, egonaldi zergaren kalkulua ehunekotan finkatzen da, Euskal Hirigune Elkargoaren elkargoko kontseiluaren erabakiaren arabera, eta horri % 10eko departamenduko zerga gehigarria gehitzen zaio. Ostatalekua sailka dezakezu, zuk aukeratutako erakunde ebaluatzailearekin harremanetan jarriz, egonaldi zergaren tarifa finko baten faborea izateko.