Hondartzen zaintza

Uda garaian, segurtasunerako, uretako salbamendurako eta lehen sokorrietako jestuetarako formatuak diren sokorritzaile zibilek Donibane Lohizuneko hondartzak zaintzen dituzte.

2020ko Donibane Lohizuneko hondartzen zaintza egutegia

HondartzaHilabeteaEgunakOrdutegiaHondartzetako telefono zenbakiak
Hondartza Handia apirila 29, 3012:30etik 18:30era 05 59 26 47 18
maiatza1, 6, 13, 14, 20, 21, 27, 28, 2912:30etik 18:30era
ekaina / uztaila
03/06-02/07
12:30etik 18:30era
uztaila / agorrila 03/07-27/0811:00etik 18:30era
agorrila / iraila28/08-17/09 & 23-24/0912:30etik 18:30era
Erromardieuztaila eta agorrila 03/07-27/0811:00etatik 19:00etara
05 59 26 11 60
Lafitenia
uztaila eta agorrila
03/07-27/0811:00etatik 19:00etara05 59 26 53 90
Maiarkouztaila eta agorrila 03/07-27/0811:00etatik 19:00etara05 59 26 52 90
Senixuztaila eta agorrila 03/07-27/0811:00etatik 19:00etara 05 59 54 74 69

Uztaila eta agorrilean, itsasoko 20 sokorritzailek Hondartza Handia egun guziz zaintzen dute. 8 Erromardie hondartzan daude eta 6 Lafitenia, Maiarko eta Seixen.

Zaintza garaiez kanpo, bainatze eta itsas aktibitateak norberak arriskua haren gain hartzen duela praktikatzen dira.

Hondartza zaintzaile kontratatzea

Urte guziz, uda garaian Donibane Lohizuneko hondartzetan salbamendu eta lehen sokorri egitekoak bermatu daitezen, hiriak, berrogeita hamar bat sokorritzaile kontratatzen ditu. Uztaila eta agorrilean, hamar CRS ISen (Igerilari Sokorritzaile, fr. MNS) laguntza dute.

Sokorritzaile zibilek USSGAN – Uretako Segurtasun eta Salbamendu Gaitasun Agiri Nazionala-itsasbazter hautabidea (fr. BNSSA) – eta TLS2 – Taldeko Lehen Sokorriak-2. maila (fr. PSE2) – diplomen jabe dira. Uda aitzineko neguan iragaten den itsasoan aritzeko gaitasun ikastaro baten ondotik kontratatzen dira.

Hondartzen zaintza

USSGAN formakuntza

2009az geroztik, Herriko etxeak, FNMNSarekin – Igeriketa eta Kirol Lanbideen Federakuntza Nazionala – eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, USSGAN formakuntza eskaintzen du.

Izen emateak ekaina/uztailean zehar egiten dira..

Bataz beste 7/8 gazte izaten dira doako formakuntza hori jarraitzen dutenak, urte guziz %100ak titulua erdiesten duelarik.